BCCPAM00R46-7-06p075d00000000

BERSOBERRIY'AK ZABALETA'TAR PELLO'K JARRIYAK ZER 1 Errenteriyan bururatu zait berso batzuek jartzia, ekusten dedan illuntasun bat danai adieraztia, egun goibel bat juan orduko birian degu bestia, batek eztaki nondik datorren onelako ekaiztia batek bestia ezin ekusi au izayera tristia. 2 Egun batian jayo ginan ta ill bear beste batian, ordu beteko segurantzarik ez dago gure artian; gazterik ez du inor juan!nai, eskaperik ez zartzian; emen gabiltza mundu guziya baliyo degun ustian, geyentxuenak umiltzen gera goiko Artzayak deitzian. 3 Biyotz gogorra daukagu ·eta inolaz ezin bigundu, lagun urkuak bata bestiai ez diyagu nai lagundu, mundu ontan jayotakuak guziyak bizi nai degu, gure emengo zuzen biria enbidiyak okertzen du, Kain zanaren grina gaiztuak ora_indik segitutzen du. 4 Bost milia eta bederatzireun berrogeita amar urte, mundu zabal au egin zanetik da oraindano bitarte, Adan ta Eba alkartu ziran lenengo senar emazte, oyen semiak Kain da Abel etzutenak alkar maite, Kain gaiztua etzan lasaitu Abel prestua i1l arte. GERAN 5 Kain da Abel anayak ziran Adan da Eba-ren semiak; mundura ondo sortuagatik izaten berdin gakiak, eztu baliyo txarra izan da ona dala esatiak, Kain gaiztuak zabaldu zizkan enbidiyari atiak, gaur zeriek esan geroztik onuntz egin dizkigun kaltiak. 6 Enbidiya da gure artian daukagun gauzik txarrena, nik esan biar baldin banuke min garriyik aundiyena, makinatxobat moduetara kalte egiten duena, ez kunplituko baldin bagendu Jesukristoren ordena, anayak elkar ezin ekusi onek ematen du pena. 7 Kain zanaren sustraitik dator 1-r\unduko oker guziya, ez ote geran zuzendukore kasik artu det etsiya, iya sei milia urtez ondotik guk dabilkigun naskiya, gerra edo guda giza iltziau ez da oraintxen asiya, Zeruko Aita eman zaiguzu pake santuko graziya. 8 Bi belar gaiztok mundu onetan daukate indar aundiya, arkaitz gafiean zabaldutare galduko eztan aziya, alde batetik dirua da ta bestetikan inbidiya, biyon artian mugitzen dute geldirik dagon guztiya, makinabati kendu diyote osasuna ta biziya. 9 Nondikan eta nola gabiltzan nai nuke adierazi, inork azpiyan ez du egonai, danak ganian nagusi, lagun urkua ondo dagolik nayago gaizki ekusi, alkar maitatzen ez dakigunak pobriak gera lenbizi, Jesukristoren !egietatik toki onera guazi. 10 Inoren3atik gaizki esaten aifi degu mingain azkarra, onelakuak asko gerade ez da ikusten bakarra, gaitz klasi onek arrapatzen du gaztia ·ainbeste zarra, belar gaistuak azkar artzen du zanetatikan indarra, badaduzkagu kont::eiziyai erreparatu bearra. 11 Etxeko lanak ezin eginda asko astenda kanpuan, beriak barion errexaguak bestiak diralakuan, ezin kabitu izaten gera bakoitzak bere lekuan, ni enganatzen ezpaldi banaiz geyenak gaude zepuan, obeto bizi biar genduke guk alkarrea anparuan. 12 Asko duenak eztu emanai ez duenak ezin eman, inolaz ezin konpondu gera bata bestiakin teman, indar gutxiko gorputzak ezin karga aundirik eraman, nik ez det uste nere bersuak bire okerrik daraman, orrela bizi bear badegu izango degu naiko lan. 13 Danak ez ditut orain esanai gorde nai ditut batzuak. nere gorputza dardarratzendu uste gabeko sustuak, Jesukristoke etzitun egin mundu ontako gustuak, jarri nai arren lege ederrak umillak eta justuak, orduan ere izandu ziran arentzat areriyuak.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz