BCCPAM000R57-2-18p2d000000000

— 149 — > katu nion dantza orei bizi beria emateko alegin osoa egin zezala. Doneztebeafak: zerok zeronez, inongo ta inoren bitartekota- sunik gabe, zeron kabuz il bat zoragariki piztu dezutenez geroz, eri ta minkor, indargabe ta aul duzuten izkuntza zaf?, Naparoako efege aundienak beren menpekoai elefaten zieten mintzo edera senda ezazute. Zuek, napaf ta euskaldun zintzo bezela, bene- benetan, Zinez ta minez nai baldin baduzute, zuen eskueran duzute izkera ta efiaren osasuna. ¿Ezalduzute lan au zeron gain artu nai? Artu nai izan ezik, etorkizunak eztu zuentzat eskefik izango, onelako zerbait esan bai: «Doneztebeafen euskalduntasuna belaun ta zango, txistu ta iunfunetan soil-soilik bizi da». Onelakorik zuek eta zuen ondorengoak entzun eztezaten asi zaitezte lanean. Gogozko lanak, arimarenak, ekinago ta gozoago izaten dira. Gizonak: baditeke Donezteben ere euskerak etsaiak izatea. Noek iru seme izan zituen, orotarikoak ziran irurak; bata gizon zurien aita, bestea gizon orien iturburua, irugafena gizon lafu-beltzen atsafa. Euskalefiak dituen miloi ta erdi seme-alaba artean askotxo arkitzen dira galdéra au noiztanka egiten dutenak. ¿Zertarakoa da euskera zár ta xar ori? Bizi izateko jan bear da, dirua irabazi bear da. ¿Zeinek irabazten ditu ordea ondasun oriek euskeraren bidez? Badire ta ez gitxi irabazten dituztenak; bainan iñortxo ezpalitz ere; gure Jesus maiteak deabruari erantzun ziona esan dezaiekete euskaldun motz erdalzale oiei. Non e solo pane vivit homo. «Ogi utsez, yanari soilez ezta gizona bizi». Sabela ta sakela (poltsa) beti gogoan dituela bizi diran gizonak obe luke- te gure lafe ta pentzetako bildotx ta antxume izateko yaio balira. Lenago etzan orain beste lan egin bear euskerari bizia emateko. Gure mendi eskerga txut eta bizkarti3uak lengo mende ta gizaldi- etan euskera gorde zigutenak, orain galdu dute beren indafik geiena. Bideak egiteko zulatzen dituzte ta bat ere nekatu gabe non nai sartzen zaizkigu euskera iltzera datozkigunak. Gorbea, Aizkofi, Ernio, Oiz, Pagasafi, Auza, Ori, Belate, Auñemendi, Izpegi: zuei ta zuen beste lagun askori zor diegu gure euskera

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz