BCCPAM000R57-2-18p2d000000000
—. Bas arteco Pistiaac malso, malso eguiñic ez dute ya alcar jaten, ta ain guichi guizonic: Bat eguiñic guciac elcarren artean vici dira etsai gabe contentuz baquean. Otsoa eta ardia celai zabalean sarri ecusten dira biac jolasean: Alberdanian chita azariarequin, Portuguesa laztanga Castelaubarequin. Aujen bai dala eguiaz dempora urrescoa ta ez len Coplari zarrac erausitacoa. Orain ayen amessac eguia sorturic ecusten adiguera pozez soraturic. Baña canta berri au gueicho luzatu da nere estarri tristea ya urratu da: Naiago det isildu catarratu baño. Agur nere genteac urrengo urteraño. Nola Azkoiti'ko eleiz nagusian abestuko ote ziran ebesti auek ez dakigu; berak bizi ba'litz erakusiko liguke nai-onez, beronek esaten zuan da: «... ez dide cantatzen ventajaric emango ez batac, eta ez bezceac; ta ala icasi nai devan guzia ez dauca ni gana etortzea baño, ta nic berealeje eracusico diot; bada estarri garbi garbia ez badet ere belarriac galantac ditut». Ez dakit ia Sor Maria Luisa'k beste urteetan egin ta irafi ote zituan beste alako abestiak; ba liteke; Azkoiti'ko mojeen artean, dirudienez biñipin ba ziran da onelakoak egiten zituzten beste batzuek. Ango Brijidetakoa zan Mari Ignaci Cruz ta Zabala, ta ark ere egiten zituan gabonetan onelako abesti ta olerki, mojak abestutzeko moski. Batzuetan ofdea efdera ta euskera bilduta zeundenak egiten zituan; paper zafak erabilirik onelako batzuek bilatu ditut. Efastasuna aundia bai zeukan ark ere, baña gusto txaf ofek dana alperik galtzen zuan. Bi edo iru zafitxo emen ipinizea naiko zaigu noski. Mila- saspiregun-ta-larogeigafen ufterako egin zituenak, ala asten dira:
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz