BCCPAM000R57-2-18p2d000000000

MENDIBURU BELGUNDARI Bere garai artan, belgundari, mixiolaririk aipatuenetakoa au izan zan noski. Kistafak, euskaldunak batez ere, zeruratzeko gogo biziaz, sutu-goritua zagon bere biotza. Euskaldun oroen arimak Jaun- goiko'ratu nayez, euskalgi guziak ikasten eginalak egin zituen. Gauza bera bat bederaren efian nola zefaten galdezka ibili oi zen. Ofela, galde-galdezka, bertzeen solasak axol aundiaz entzuki eta axol beraz mintzatu ta idatziaz, euskera gauzetan, irakasle aipua eta sermolari bikain-bikaina ororen autuan izatea erditsi zuen. Animen zeruratzeko bere gafa, Iruña'ko gotefki edo diozesa guzira edatu zuen, bere itzaldiak euskeraz egiñez, bai Iruña'n, bai Nafaf mendietako erfietan, baita Iruña'ko Gotzayaren mende ziran bertze efi euskaldun anitzetan ere. Efietara udan bertzerik ezin zitekean atera; bertze aroetan, irakaskizunak eta,- egin bear zituelako. Bainan uda aldean, orietara ere urteoro, bi ilabetez edo, joaten zan. Bere joan-etofi oyetan, Arbizu, Altsasua, Uarte - Arakil, Egilof, Beasoain, Ufotz, Etxaleku, Ororbia, Ibero, Gaintza, Efea, Ongotz, Nuin, Aristregi; Berastegi, Asteasu, Azkoitia eta batek daki bertze zenbat efietan ibiliko zen. Orduan egoin zen noski Baztan da Bertiz-Aranan ere. Eta nolako lanak ez ote-zituan artzen, ayen biotzak Jaun- goikoa'ganatzeko! Afitzekoa omen zen, etzena lanaren azpian indafgabeturik, ler egiñik gelditzen. Iruña'n befiz, S. Zernin deitzen dioten elizan, solas-aldiak euskeraz egiten zituen, Garizuma'ko iganderik geyenetan, eus- kaldun utsak ziren mofoi ta neskameendako. Bañan Mendibu- ru'ren izketa garbi ta suafa entzuteagatik, bertze aunitz ta aunitz, euskeraz mintzatzen ezpazetiken ere, aditzeko ainbal bazekitenek, aren predikutara joaten ziren.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz