BCCPAM000R47-1-05p07d00000000

= Danan erdian gizon bat baida borondatian daukagula; beste gafieko gendea beti etzan portatuko orla; gu salbatzeaitik ixuiko luke zafietan daukan odola; Obispo jauna zerun daukagu bizi bizirik dagola. Beste bite bat egin nai nuke Lekunberri’ko partean; emengo gende onarentzako bai nago borondatean. Bata besteren gorroto txarra geuren buruan kaltean, okasio ta zapuzkeik gabe bizi gaitezen pakean. Orain «adios»! beste bat arte Jaungoikoaren onean; entzule danai «eskerrik asko»!, beste egun bat artean. Perurena (B.).—Lengo lanteriari barriro biarko diegu ekin, dudarik gabe lenago degu egintza naikorik egin. Narbarte orrek lenen txapela bazabilkien berekin, bafian Perurena konforme da emengo «berde» onekin. oinbeste jornal kebratu eta batekin ez leike gasta; diru artuta lanik ez eiten oso lanteri erraza Alkate jauna alper nintzala noiznai esateko kapaz da; berriz eingo nuke man ezkero eguneko milla pezta. Arratsalde eder bat pasatzeko emen gerade asiak; itz batez agurtzen nai nituzke Obispo, Apaiz guziak. Gaurko milla pezta oiek ez dira bear ainbat irabaziak; bafian Andres gaurkoatikan biontzako etorriak. Aldaz.—Lenbizikoa tokatu zaide, orain azkengoa botzera. Ain biotzian sentitzen dedana mingafiez nua esatera: Zar eta gaztek, aleifi ditzagun gordetzera Euskera; oinbeste urte ditun izkuntza etzagun utzi galtzera. Iriarte (M.).—Sekulaz ainbat ai da gendea Euskeran alde lanian, eta gu danok saia gaitezen orain denbora danian. Laguntza eustea edukitzekin Diputazion jaunian, ala izkuntz au galduko zaigu mundu azken egunian. IL—ELIZONDO ALDEKOA Elizondo’n, 1960 urteko uztaillaren 25 egunean. Amar bertsolari etorri dira, eta sots eginda, orrela suertatu da. Joshe Anjel Linzoain, Eugikoa. Urbano Egozkue, Eugikoa. Pedro Ibarra, Arrayozkoa. Bautista Madariaga, Arantzakoa. Markos Maritxalar, Lesakakoa. AGURREZKO BERTSOAK Linzoain.—Eugitik asi ta torria naiz Elizondo’ko errira, emengo gende ta yaun guziei atsalde on ematera; gogo onean junta gaitezen gu guziak e batera, erdera piskat iduki eta indar dezagun Euskera. Egozkue.—Elizondo’ra etorri gera zerbait eitera kantatu; lenbizi ein biar dutena da gendiari saludetu; beifi etorri naiz eta orduen nai dut nik ongi portatu; zerbaitan faltatzen badut ere, adiskideak, barkatu. Ibarra (P.).—Pello Ibarra baztandarra da lenbizi kantari asiya, bai eta ere biotzetikan Euskara defentzalia. Maurizio Mitxelena, Lasakakoa. Juan Perurena, Arizkungoa. Joshe Mari Mutuberria, Elzaburukoa. Simon Ibarra, Sunbillakoa. Felix Iriarte, Arizkun’goa. Etzuten balio Txapelketarako Euskalduna nuen nik nere ustez gaixoa nere ama maitia; orrengatik Euskarari b’iot nik debozio aundia. Madar. (B.).—Gaur goizetikan eldu naizela esan diyot ba amari, ezagutu nai nubelakoz ba nik Alkate jaun ori; parrandarako dibertsio au gustatzen zaigu ba neri: Gure Yainkoak osasunakin arratsalde on denari. Maritxalar.—Agur Alkate yaunari eta agur bero gendeari, agur egiten dizutet orain aditzen zauten denari. Oitura zarra au ez galtzegatik asia bainaiz kantari; Santiago Apostolu onek lagunduko digu guri.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz