BCCPAM000R47-1-05p07d00000000

Perurena.—Neure ordua bete da eta astera nuba garaiez ne biotzeko anai t’arrebak, denari agur egifiez; arratsalde-on bat pasa dezagun elkarrekin itz egifiez, nere besoak zabaltzen dittut zuek besarkatu naiez. Narbarte.—Lendabiziko agurtu nai tut bertako agintariak erriko alkate berek lagunda geure euskal zaindariak; orain biotzez maite dittudan anai-arreba guziak; arratsalde-on bat digula danoi Jaungoikoaren graziak. Zabaleta.—Nere broma auk nola baitiran i bizi naizen artekoak lendabiziko goraldu nai tut nagusi biotzekoak; eta ondoren gu entzutera gaur etorritakoak; emengo jende guzi-guziai arratsalde-on Jainkoak. (Orain Txapelketari asiera emango dio bana-banaka kantatuz Bertsotan Aldaz’ek eta Arruiz’ek Gordon Pirie inglesari irabazi ziotela. Emendik aurrean Juraduak Bertsoak aintzat artuko ditu Txapelketarako.) Azpiroz.—Lendikan ere esan nuban nik zerbaite pasatzen zela, atera ere ala eginda nik esaten dun bezela; gauza ori klase orretan jeneral gerta leikela, aitu det ingles ori gaur pranko atzera utzi dutela. Madariaga.—Apustu on bat izan dubela gaur Donosti alderdiak ta Naparro’tik atera dira korrikalari garbiak; zein zan nagusi entzuten pozez egon diran belarriak; oiek ainbeste eztu korritzen gaur inglesako arbiak. Ci es Iriarte.—Lengo batean inglesa eman da Donosti’ra etorrie t’aitu bear dezue orri emen sartu bik egin dien zirie; _ bizkorra zala esaten zuten len danak Gordon Pirie; bafian gaurkoan bizkorra ez bafio gertatu emen da erie. Arozamena.—Gaur Donosti’ko zezen tokian pest’ona dute ikusi; korrika ibilli omen dira burlaik ez dute merezi; biar bezela portatzen dana gelditutzen da nagusi; egunero eleike gizon batek toki danen irabazi. Oreja.—Apustu ederra ikusi dute Donostia’ra juanik, naparro oriek irabaztea guk ezbaidaukagu penik; ingles oriek etzuten uste Naparra’n bazan gizonik Inglater guztin sortuko ote dan oiek jausiko ditunik? Perurena.—Asi bezela esango dittut orain asuntuak denak; asko gerade jokatzaliak deskuidatutzen geranak; batzuentzako gustuak dira, bestientzat berriz penak; orko premiua irabazi du agindaria dubenak. Narbarte.—Gizon bakarrak zer ein lezaken andik onuz etorrita; danak pozikan gelditu dira apustua ikusi-ta; inortxok ere arrazoi txarrik gaur ezbeitu merezita, ez dago bakarra bereizterikan irurak onak dira-ta. Zabaleta.—Donosti alden ekusi dira korrikalari onenak; dakizutenez badakizute oik iruraren izenak; irurak plako emen badaude ezbaidaude gizenak; Gordon Piriek galdu emen du, bafian badittu almenak. AZPIROZ eta MADARIAGA l’ngo Sayoa: Puntua jarrita. Puntua.—Lana ezegiteak dakar miseria. Azpiroz.—Irigoien, man dezu arrazoi eria; neonek ortan ekusten jende ugaria; alperkerin daonak eskas baitu janaria. Puntua.—Uste degu betiko jayuak gerala. Madariaga.—Nik pentsa det bete den- bora t’ilko dala; eskapo egiterik ezdago ifiola; jakifia Jangoikubak agintzen diola.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz