BCCPAM000R47-1-05p07d00000000

Nik bai euskerangatikan pozik botzen dittut ba bertsoak, dakidalakoz poz artzen dula gure izkuntza gaixoak. Bat banaketan gertatzen dira olako egun goxoak, a ze atsegina daukan gafiea gure Euskera zintzoak...! Zabaleta.—Nere bertsoak eztu egin nai gaur ifior’be apartatu, Leitze alde ontan gendia ondo egin baitzait portatu. Denen onean alegifietan cuskeraz in det kantatu; urte askuan ia ba denok ola eiten geran elkartu. Azpiroz.—Auxe esan biar det bada nik gaurkuan atzen atzenez, broma eder bat pasatu degu euskaldunak, bada emen. Bertsuak zuei bota dizkizuegu oraintxen zuzen zuzenez; barkatziua eskatze’izutet Jaungoikoaren izenez; urrenguan obeki ariko naiz onera eldu naizenez. NAFARROA’ko BERTSOLARIEN AZKEN TXAPELKETA NAGUSIA Etxarri-Aranaz’en 1961’garren urteko Urrillaren 29’an. (1961’ko Nafarroa’ko zortzi Bertsolari onenak Etxarri-Saioketari ekin zioten.) Lenbizian Yaben’go Bertsolariak iru bertso bota zitun Euskerari buruz. Anjel Aldaz.—Gaur Naparro’ko bertsolariak arkitzen gera Etxarri’n lenbizko agurra guztiontzako izan zazute ia in. Euskera eder au zabaldu naian gabiltza juan-etorrin, ainbeste maite degun izkuntz’au befiere galdu ezdedin. Amabi ziran Apostoluak Jangoikubak bereziak munduan barna erakusteko bere Legeko Egiak. Aien antzera gabiltza orain ementxe bertsolariak zabaldu naian Euskal-erritan lengo oitura garbiak. Irugarrena eta azkenekoa bertatik nuba botzera: ain biotzian senti dedana mingafiez nuba esaitera: Ai! Naparro’ko Diputazio, trankil egoten al zera, bertsolaria bizi dan arte ezda galduko Euskera. Ondoren Nafarroa’ko Bertsolarien Azken Txapelketa Nagusia asi zan. Sots egin da eta era onetan zortzi Bertsolariak kantatu bear dute: 1. Martin Azpiroz, Are- soarra.— 2. Bautista Madariaga, Arantza’koa.—3. Manuel Iriarte, Arribe’koa. — Mikel Arozamena, Lesaka’koa.—5. Martin Oreja, Errazkin’goa.—6. Juan Perurena, Arizkun’goa. — 7. Andres Narbarte, Goizueta’koa. — 8. Mikel Zabaleta, Areso’koa. AGUR - BERTSOAK (Ez dute aintzat artuko Txapelketarako.) Azpiroz.—Asiera eman biar diogu geuren kantu-lanari; lendabiziko lagun zaigula Zeruetako Jaunari; emen juntatu gera, ta degu gaur zortzi bat bertsolari; arratsalde-on biotz-biotzez opa dizutet danari. Madariaga.—Bestek agindu digutelakoz gaur gu bertsotan asiak, artarako dan bete bear dittut errespetatu nausiak; neure aurrian ikusten dittut ez anai-arreba itsusiak; gure Jainkoak arratsalde-on etorritako guziak. Iriarte (M.).—Jendea pranko ekusitzen det auxe jarria t’aurpegin, batzuen aurren egin nai nuken nik gaur emen alegin; saia gaitezen ifiola guztien guztiok emen lana fin; ala ibilli biarra dago Euskera galdu ez dedin. Arozamena.—Aurre aldian ikusitzen det emen jendia ugari; emendikan begiratu eta Euskal-Zeruba dirudi. Agur eder bat maya buruko terri pollita oneri, biotz-biotzez arratsalde-on gure Jainkoak danori. Oreja.—Emengo aldiz gaur etorri naiz jaunak, Etxarri-Aranaz’a; adiratzean pozaren-pozez saltoka neukan biotza ikusirikan oaindik bizi dan emein Euskerazko izkuntza; beste danai bakean utzi gaur piztu naian gabiltza.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz