BCCPAM000R47-1-05p07d00000000

eta ederki bizi laiteke emazte on ona badu. Ezkongaiaren bizitza orrek izango ote dun nekea; aien denboran zer izan leiken nua orain esatera: oberen bada gertatu leike askotan asarretzea; ezkondutzera komeniko du baldin badauka pakea. Ezkongai abek egin nai dittut leku ontatik agurtu, maiteak oso ditutelakoz bada nik ezin egurtu. Nere barrenak au esan gabe ia egin dida lertu, ezkontzerako in biar duna da aurren ondo ezagutu. 2’gn Sayoa: Puntua jarrita. Puntua.—Aurten sagar-urtea probintzia auetan. Zabaleta.—Ori esan bear zendula neuken gogoetan; geuk ere badegu aurten benetan; aprobetxatzen ai gera etxeko azindetan. Narbarte.—Gaia: Lengoarena. Pentsamenduan jarrita nago nola izan laitekean; eskondutzeko Narbarte dago guztizko borondatean. Ama ta biok bizi baigera baxerri koxkor batean, nik andrerikan ezdet artuko izatekotan kaltean. Au esateko nik ezderaukat gaur aurpegian lotsikan, ama gaixoa ifior’re gabe antxen baidaukat utzikan. Nik berriz ezdet neskatxetako befiere kurajerikan, ark emakume txintxo polit bat artuko luke pozikan. Neskatxetako koarde xamarra nola izan nintzan berez, ni ikusita emakumeak egiten baitute iges. Esan zazute andrean billa asita dagola Andres, gure etxera juaten dana ezda biziko «aldrebes». 2’gn Sayoa: Puntua jarrita. Puntua.—Aurten sagar-urtea probintzia auetan. Narbarte.—Geurok gaude oriek ezin utzi eta... sakuka sagarra dago gure zoruetan; gauza orren aukera badaukagu bertan. l’go Sayoa: Lengoarena. Azpiroz.—Sakramentu ori esan dutenez izan biar du dultzia; gauza ori ezta komeni ba mutil bateri kentzia; batzuk ezkonduk bestek ezkongai auxe dan diferentzia! Gauzik onena iduritzen zat andre bat ona artzia. Gauza orrekin izaten dira sekuleko arriskuak, bide oietan ibilli bearra daude momentu estuak. Ai guk olako edade ortan badauzkagu pastuak, bafian ezdie eman aieri ezkondutzeko gustuak. Batzuk ezkontzea komeni dala bestek ezezkoa ai dira, asko badala nago orretantxe gauza artutzia nai dira; orrekin ikusten det badanik sekuleko alderdia; mutilzarraren bizimoduak mundu ontan oker dira. 2’gn Sayoa: Puntua jarrita. Puntua.—Aurten sagar-urtea probintzia auetan. Azpiroz.—Nere irudirako bostetik lauetan; gauz ori izatia eznago penetan; sagardoa edan biar guk gogoz benetan. Juraduak Andres NARBARTE Olaizola, Goizueta’koa, Alderdi ontako TXAPEL- DUN izendatu zuen. Bigarrenean ZABALETA, Areso’koa, ateratu zan. Eta Iruga- rrenean, Zabaleta-gandik urbil urbil, AZPIROZ, Areso’koa, gelditu zan. AZKEN Narbarte-—Bakar bakarrik motxez egonda orain gu gaituk lagunak, nik onengatik azaltzen dittut kantari gau eta egunak. AGURRAK Bertsolariak gera izkuntz’au bizkortu bear degunak, bestela laister esango dute ezgerala euskaldunak! Z sins itl

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz