BCCPAM000R47-1-05p07d00000000

Arozamena.—Biotz biotzez aitortutzen det 26 Juraduak Irurite’ko Bertsolarien txapelketako txapelduna Mikel Arozamena Le- saka’koa izendatu zuen. AZKEN BERTSOAK txapelik gabe gaur jun bearko nun neonek ezpanu i guztizko borondatian Basoarte.—Ospatzen degu oinbeste aldiz ementxe nago pozaz beterik euskaldun asko tartian; etorri eta arittu gera danok joku fuertian biotz guztiak alaiturikan ain pozez bete betian; aitortze’izutet bear bezela ta gogoz jarri gaitian, bizi bai nuke aurrean ere orain bezela suertian, anai-arreba biotzekuak beste egun bat artian. Perurena.—Oso berdifia ezda izango gaurko egunaren tankera, ai anai-arreba biotzekuak nua zerbait esatera: bertsuarekin bukatutzen da gure gorputzan kolera, nere mingafia posible baita bazter guziak nastera, orain bezela zabal dezagun erri oietan euskara, t’afana ola izango bagifia emendik egun urtera. Arozamena.—Azkenengua bota nai nuke jarri ezgero aukera, gaur zefiek eztu botako ikusten emen orrlako billera; baxerritarrak etorri dira mendietatik kalera, dantzari eta bertsolariak euskal festa ikustera; zerbaterekin poztu nai eta emen badago tankera; jaso dezagun biar bezela merezi du-ta euskera, indar berriak artuko ditu fifi saiatutzen bagera. Madar.—Gaur txapelketa zein dan geiena egin dezute igarri, juradu dana ortarako da asunto artutzen neurri; Arozamena kontentu da gaur, euskaldunaren pozgarri, eta Naparro’n ibiltzen gera gu ere bai erriz-erri; desio gendun eguna, d’auxe dan kristatalde jatorra emen ikusten deguna; gorputzari gaur eman diogu bear zun alaitasuna; ustez emen e egin ditugu itz txukun eta legunak, Jangoikoari lendabizitik eskatuz laguntasuna; zuenganako ekarri det nik neure biotz biguna, aurrian ere segi olaxe; au dan gure poztasuna! Beste bat arte arratsalde on agur kristau euskaldunak! Ezkurdia.—Zenbat balio ote zuaden gaurko maiako noblezak, idei aundirik ezin fornitu egin lezake pobrezak; emen badira abogatu ta mediku eta apaizak, gu jugatzeko jarri diranak buru argiko juezak, euskaldun garbiak dira oiek ezdirade portugesak... Ibarra (P.).—Atzendu ondoren neure artera berriz asi naiz kantatzen, oinbertze eskualdun neure aurrian begiz badittut ikusten; ainbertze gende kusiagatik batere enaiz lotsatzen, guztiz gustora emen asi naiz gure Euskara goratzen. Iriarte—Azken agurra apez yaun eta aiuntamendun alkate, «Prinzipe Viana» biotzekua bero artzen dut bitarte; agur neri aditzen zaudete ainbertze zar eta gazte, beti zuekin ezin egona gan bearko dut aparte; azken bertsua matera dua orain Felis Iriarte, utsinak barka ta agur lagunak orain bertze aldi bat arte. Il.—LEITZE’n Urrillaren 29 egunean. Larraun eta Basaburu Balletakoen artean. Bertsolariak: Mikel Zabaleta, Aresokoa (amazazpi urtekoa). Martin Azpiroz, Aresokoa (amazortzi urtekoa). Juan M. Perurena, Goizuetakoa. Anjel Aldaz, Yabengoa. Andres Narbarte, Goizuetakoa (Igazko Nafarroa’ko Txapelduna).

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz