BCCPAM000R47-1-05p07d00000000

besterik ezta agiri. Udaberrian txorian modun emen gatozte kantari omenaldi bat egin naian Imaki Larramendi’ri. Perurena (B.).—Libertadia det esateko burutaratzen zaidana emen dauden gizon jakintsu oiek gaur atsaldian emana; borondate osoan etorri danai apaiz ta jauntxo oiengana, Jainkoak izutela komeni bada danoi arratsaldeon bana. - Mutuberria.—Libertadian arkitutzen zait gauza garbi esateko, denborarikan aski eznuen lan untara prestatzeko. Itz erditxo bat ekarria det lesakarrei esateko: zori eder bat izan dezaten emen luzeik bizitzeko. Bakoitzak bertso bi nai duten gaia arturik. Aldaz.—Noizbait bear da aurreneko aldiz Lesaka’ra naiz irixten ikusteagatik toki eder ontan nola zeraten bizitzen; auxe ikusita iduritzen zat zerura naizela urbiltzen; au yakin banu nik gaur bezela lenago etorriko nintzen. Asunto batek beartutzen nau emen kantari astera; oraintxen nuba biotzak diona nere mingafiez esatera: auxe ikusita gende geiena _ementxen poztutzen gera; zefiek esain du ok ikusita galtzen ai dala Euskera? Iriar. (F.).—Nere biotzak artutzen du gaur sasoi bat aintxen galanta yende guziei ikusirikan euskaltzalearen planta. Euskaldun odoletik ginduen geren ama eta aita, ola orain gauza au elkar ukitu denak anaiak gera-ta. Alaitasunez betetzen naiz ni orain asirik kantatzen, nere barrenak gauza bai baizik ezdau gogora ekartzen. Euskaldunaren izenak beti auniz nau bai ni poztutzen; orain bezela aintzin zaintzera denak saiatu gaitezen. Narbarte.—Len Lesaka’ra bein bakarrean izana naiz oraindikan, neure biotzan nola ezdagon etorrtako damurikan; neure denboran ezdet ikusi olako adornurikan; gaur Naparroa’n ezdegu asko erri ederragorikan. Gaur erri ontan apaiz jaunatzez nola ezgauden ain murritz, bear bezela gizon on oiri egin nai dizkiet lau itz: gure anima salbatzegatik alegifietan badabiltz, obe genduke berak dian bafio gaiztoagorik ezpalitz. Madariaga.—Neure burua egiten det ba txapelarekin itsusi, erri onetan beste moduan ifiork e enau ikusi; bafian maite det Lesaka aurren neure erritik lenbizi, zergatikan bost erri auetan au degulako nagusi. Erri oneri ezdiot artzen nik ere beste tatxikan; bertsolaria naizen partetik ezdet muturran lotsikan: jaun oeri ezdet utziko maia orretan otzikan; kopa aurrean jarri digute zortzi lagunei utsikan. Perurena (B.).—Etorri gera nola baigauden denbora pasa jaien, danok ere naparra’n tartian azafia bai egin naien; apaiz da gizon errespetuko asko nola ikusten dedan naien, denak jatorrak dirade bafio guztien buru Irigoien. Askotan goguan aurkitzen du ondo kobrauta dagonak, _Lekunberri’ko peseta oiek ezdauzka burutik jonak; askok aurretik izaten ditu palatu t’agintza onak, bakoitzai berea aitortu bear, zuek zerate gizonak! Mutuberria.—Nere biotza gaur pozez dago Lesaka’rafio etorria, nik eznekien nolakoa zan len Lesaka’ko erria. Ikusitzen det yende guzia guri begira jarria; euskaldunaren erri bateko, au bai ikaragarria! Nere bizian pentsatzen nuen euskaldun on izatia, bai eta ere pentsatu nuen euskal festara etortzia; pentsa zazute nolakoa dan nere erriko bizia, miserian eta pobrezan beti lanian gogor azia. Per. (J.).—Ejenplo oneri nere kristauak biar diegu segitu, eta gende maitasuakin beti nai nuke kunplitu.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz