BCCPAM000R47-1-05p07d00000000

Perurena—Bakerik eztuena beti demandean. Madariaga.—Moskertu omen zifian joan dan igandean. Puntua.—Dantza-lotuarentzat ba al dago oiturik? Madariaga.—Ni beintzat juaten naiz ondo sasoiturik; ikusten ez det neska begi alaiturik, zapatoz esturik. hy Puntua.—Mugaldeke txoria =~ al zera zu ere? Perurena.—Oaindik ejenpluetan ez nazu atere; berriz ere izango naiz gaiekokide; — etzait inportik lorik atotxatu t’ere. Ofizioa emanda elkarrekin teman. Madariaga: Emaztea. Perurena: Senarra, tabernan egonez eta etxera berandu dijualarik bere emaztea leyotik asi kantatzen. Madariaga.—Kantari nengon umore onan, orduan beintzat aserre; gizona onek etzuban pasa beintzat nik ain gose-egarre. Au bezelako gizonak biar du lepua moztu ta erre; zintzo etorri balitz ordu artan neretzat etzan ez ere. Perurena.—Nere emazteak etzun merezj postura ontan galtzera, zeren senarra zertarako da etxetikan utzi fuera; gauza ederrak eldu dirade puntu onetan sartzera; biar bafio len ilko nauzu ola portatzen bazera. Madariaga.—Ezkon ezkero nere gizon au oso gaistuba esanda, gauban tenore guztia oni errespeto falta izanda. Etxean beti izaten degu gauza orrekin demanda; diru guztia etxetik artu asko alditan juanda. Perurena.—Onen agotik ez deu entzunge gaurko onetan gauz onik; ikasi ez dutelakoz nik orain ezdet esango izenik; postur onetan ezta animatzen Juanito jaunan baimenik; etxekoandrea oi dan tokian ezta izaten gizonik. Madariaga.—Gizona onek artu bear du etxekoandria neurrian; beste gafieko umetxoak e dauzkagu leku txarrian; indar gutxikin mingafia uan eta artzen du indarrian; nik pena artzen det: askotan dator beste lagunen bizkarrian. Perurena.—Gure Jaunari eska dezkigun bizi eta osasunak; Ai!, zer grazia Euskararekin gure borondate onak. Ainbeste oitura txar zertarako eman bear ditu gizonak? Astian bi ostiral izango ditu au beretzat artzen duenak. Madariaga.—Gizona onek izaten duba tabernako enpefiuba; moskorra datorrenarentzako ezta gauza estraifiuba; emakumeak etxian badu bizimodu_berdifiuba; zu artu zifiunak obe zuen leno utzi ba zifiuba. Perurena.—Biotz garbia Euskararekin degu oinbeste enpefio, gure artean zerbait satera preziso ezta estrafio; nik ez det publikoen aurrean itza egin egundafio; mutilzar bizi obe nukean onekin ezkondu bafio. 3’gn Sayoa: Puntuak elkarri. Madariaga.—Begiratzen gaituzte neskatxa gaztiak? Perurena.—Biarrik derazkegula osasun fuertiak. Madariaga.—Lan ein ta pasa biar gafieko urtiak. Perurena.—Degula lagun seido beti suertiak. Perurena asi.—Grazia eska zaiogun Jainko Jaunari? Madariaga.—Laguntza emateko trastea oneri. Perurena.—Gorrotozkoa ezta Ama Birgifia ori. Madariaga.—Asko gustatzen zaizu ardo sorgin ori. Juraduak Perurena Txapela ematea erabaki du. (Alaz ere ezta erreza izan erabakitzea, Madariaga oso ongi egondu dalakoz.) Txapeldun: Juan Perurena. Bigarren: Bautista Madariaga. Irugarren: Simon Ibarra. Laugarren: Félix Iriarte. Bostgarren: Joshe M. Mutuberria. Seigarren: Markos Maritxalar. Zazpigarren: Maurizio Mitxelena. Zortzigarren: Pedro Ibarra. Bederatzigarren: Jose A. Linzoain. Amargarren: Urbano Egozkue.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz