BCCPAM000R37-3-47000000000000
Gurdibide bakan-ibil ertzetan untza dago oraindik, nagi, loretan. Or-emenka, lore zimel gañetan, ingumak ari gozo-miazketan... mitxeleta gofi, zarpil egoak: Maitatzeka atsotu diranetakoak. Kemenak uts-eta nekez bainoa, zalantza dut zaartu naizelakoa... Udazkenak aulagotzen dit atsa, orbelak ozenagotzen oin-otsa, aldapak lariagotzen biotza... Leenetan ez bezin autsia natza. Atu-beera itzuli nago. Ixurkia basoz ta garoz yantzia; noizbait orlegi, gaur nabar basoa; tarteka gofi garoa. Beste gain erpin bat bazan agiri leen eze: gaur burni-meatz iduri. ¿Lufaren azala erdoitua da, ala dut odola begietara...? Aizea dabil busti setatia: lufari daragio ots negartia. Lareko xamoto ozenen zantzurik ez da iñon. Aspaldidanik ixil zen olerkari yaun Kilkefa: aixtian, alper eder den Txitxafa.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz