BCCPAM000R37-3-47000000000000
Mamiz onelakoa. Negu gordiñeko bizitzaren loa, eriotz antzo, ertilariak dakus; zuaitzak ostoz bakanduak, ze- lai-egiak belafez soil. Izadi-kemena agortuta dager. Sa- gar-lore zuriak, izoztutako elur-gilbo alaiak, aidean zintzilika, dirudite: ara nola udabefiaren agerkundea iritxi dan. Ego kiskalgafiaren altzoan, eguzkiak irakin arazitako aizea biriken itogafi. Basoaren ume ongile «Itzalari» agur dagio olerkariak. Udazkenean, ingumari egoak argaldu zaizkio, edertasuna zirpildu zaio. Zuai- tzei emaitzak eldutakoan, igaliak erori. Egunari aurpe- gia zurbil, begiak motel ager zaizkio. Udazken sabelean negu beltza jaio naiaz darabilgu. Gun yaukal berezi onek neurtitzak aberasten ditu. Bertsoak esakeraz labur, itzez zufak dira. Ez gai, ez jan- tzi alpefikakorik aurkitu lezakegu. Laburtasunak eta mami-azal ezkontza egoki onetxek Lizardi'ren olerkiari kutsu-jato'a erantsitzen diote. Gaiez bezin bikain, jantziz ere. Alako eusko-gun-bere- ziak onelako soñeko etxekoia bear. Ez etxekoia dalako beartsuen jantzia daramala uste. Irudiz, amets-ereduz, asmoz aberatsa oso. Eta ez eskutartean darabilzkigunak, beriak, gure belafiak oraindañokoan entzun gabekoak baizik. Akatsik gabekoa ote degu ba? Ez, bereak baditu. Be- reak eta, agian, gureak ere bai. Euskera lizandu xamara eskuratu zaigu. Jatofiz, gure izkera asmoak labur era- kusten zituenetakoa zan. Adi-gaietarako itz gutxi eta aiek egokiak. Aldiz-aldi zabartu, eten egin zaigu eusko minzoa. Txalogafia, beraz, antziñako itz-asmoen izofal-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz