BCCPAM000R15-2-18000000000000

JAUNGOIKOA MAITATZEAZ - Plenitudo legis est dilectio. Rom. 13. 10. Jaungoikoa egiaz maitatzen duanak bete- tzen ditu Agindu guziak. Kristau maiteak: Egun batez 'Jesukristo itzaldia egiten ari zanean, Legearen irakasle bat gertu zitzaion esanez ura axekatzeko bezala: Nagusia, Legeko Mandamentuetatik aundiena, zein da? Jesukristo'k eran- tzun zion: Maitatuko dezu zure Jaungoiko Jauna zure biotz guzti- az, Zure gogo osoaz, zure buru guztiaz; ofa mandamentu edo agin- duetan aundiena eta lenengoa. Maitetasun deuna, k. m., jaf dezagun beste onbide edo birtute guztien ondoan, ikus dezagun bere itufburuan, begira dezaiegun bere ondoreai, agertzen zaigu guzietatik afigafiena, Jaungoikoaren begietan atsegingafiena. Nola ori? Bereala jakingo dezute. I Siñismena, Itxaropeña eta Maitetasuna, deitzen dira dakizuten bezala jainkozko onbideak edo birtuteak. Eztizkigu jaiotzak ematen, eztitugu gure lanaz ¡nisten, gure egiñal guztien gáñetik daude. Nondik eldu zaizkigu orduan? Xuxen-xuxena Jaungoikoagandik. Zertarako ematen zaizkigu? Xuxen-xuxena Jaungoikoagana jaso gaitzaten gure izate guztiarekin, gure gogoaz, gure asmoz, gure egintza guziz. Siñismena onbide aundia da; Itxaropena ere onbide azkafa da baño jartzen ba-ditugu maitetasunaren aldean, ikusiko degu maite- tasunak eramaten diela. «Major horum est caritas.» Onela erakusten du Pablo Bialdu santuak. Siñismenari eskefak siñisten ditugu Jaun- goikoak erakutsitako egi guztiak; Itxaropenari eskefak iristen di- tugu Jaungoikoak agindutako ondasun guztiak; baño maitetasun deunari eskefak, Jaungoikoa dan guztiaz jabetzen gera ume bati dagokion arioan. Siñismenak eta itxaropenak izango dute bukaera. Zerura gera-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz