BCCPAM000R15-2-18000000000000

a de A 34 deun bat Eleazar deitzen zana. Adiñ aundira iritxia zan. Eterára nai diotela Jainkoaren Legeak debekatutako aragietatik jan erazi. Ba+ da losentxa, bada zemai edo meatxu zer nai egiten diote, baiñan' alperrikan. Guziei erantzuten die esanez, ez diela iñoiz ere Jainkoa- ren Legeko agindu bat ostikatuz irakaspen txarrik utziko bere on: dorengoai. Beraz iltzen da bera legeari zintzo gorde dalako. Pentekostes egunetik Apostoluak goraki erakusten dute Jesu- y kristo egiazki piztu dala, Jesukristo egiazki Jainko dala. Ziega edo presondegian jarten dituzte, astintzen dituzte, ixilduazi naiez, Baiñan alperrik; diote goraki: naiago Jainkoaren agindua bete, gi- zonena baño; eta guztiak iltzen dira beren sinistea goraki aitortu dutelako Zuek ere izan zaitezte deunen eta ziñopen (martirien) antze- koak. Ikusten dezutenean pekatari bat besteak galtzen ari dala, esaiozute bein batean Juan Bautistak Erodes itxuari esan ziona (non licet). Ez zaizu zillegi olako gaizbidea (eskandaloa) ematea. Edo oraindik aurkitzen badezute beste norbait itzik itxusienak esaten, esaiozute: (non licet). Ez zaizu zillegi alako itz lizunak esatea, Ykusten badezute azkenean beste bat liburu edo albistari (paper) txar bat eskuetan esazute beti: (non licet). Ez zaizute zillegi ola- ko irakurtze txarran egitea. Ala egin dute, diot berriz ere gaurdañoko deun eta kristau kar- tsu guztiak. Agian zuen siñismena goraki aitortzen dezutelako munduak iguinduko, gorrotatuko zaituzte, ostikatuko zaituzte. Bañan ona zer esaten dizuten Jesukristok: Ni zuek baño len ostikatu nau munduak, ez ordea garaitu, Nik det azpiratu mundua. Zuek.orobat egingo dezute. Ez beldur izan zuen gorputzak il ditza- ketenai, baizik bai anima eta gorputz su-lezera (inpernura) zaitzake- tenai. Beraz zaudezte gogor zuen siñismenean azkeneraño. Jakizute bear danean itz egiten eta bear balitz orregatik nekeak eramaten, sufritzen. Geiago: Jainkoak nai balu jakizute ura goratzeko eta kristau laguna gaizkatzeko (salbatzeko) bizia ematen, galtzen de- zuten bizi igarokorraren ordain izango dezute betiko bizitza zeru- ko zorionean.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz