BCCPAM000R15-2-18000000000000

q ñ La ul PA . ll : . hn A 32 erakusten? Anjelusean, sagara aditzean, gurutze baten ondotik iga- rotzean, eliza baten albotik dijualarik egiñez gurutzearen ezagun- garri edo señalea. Egizute ba eta Jainkoak ere egun baten aitortu- ko zaituzte zuen siñismena ordainduz. Baño ez zaituzte Jainkoari zor diozuten ooreak, omenak bakarrik beartzen zuen siñismena gora- ki aitortzera; bear zerate oraindik siñismendun, fededun agertu kris- tau lagun animako onak eskatzen dizuenean. 11 Ona zer dioten Liburu deunak: Jainkoak eman dio gizon bakoi- tzari bere kristau laguna zaitzeko bearra. Mandavit unicuique de proximo suo, (Eccli. 17,12.) Eta noraño dijoa egin bide ori kristauen- tzat? Juan deun bialdu edo apostoluak esango digu: (Et nos debe- mus pro fratribus animas ponere. 1. Joan. 3,10.) Guk ere bear-or- duan ez degu gure biziaz errukitu bear gure senideak gaizkatu edo salbatzeko. Nik ez dizutet ortarañokorik eskatzen. Zer bada? Izketa bizi bat, erantzupen on bat erakutsiko duana zer asmotakoak zeraten, zer siñismen dezuten. ltz oiek esan bear dituzute zuen kristau lagu-. naren anima arriskuan dagola ikusten dezuten guztietan. Ona erlijioaren etsai bat. Zer nai badio Jainkoaren aurka edo kontra, Elizaren aurka, apaizen aurka. Gauzarik deunenaz par egi- ten du, erlijioaren egiarik aundienak gezurtako artzen ditu. Bere aditzalleak nazkatzen ditu bere birao zarrez. Baño ez dute kope- tarik biotzean iguintzen dutena agirian txartzat emateko. Altxa bedi orduan bildurrik gabeko gizon bat; aulak ere pizten dira are- kin batean guzi-guziak, bertan txartzat ematen dute txarkeri esalea eta estaltzen diote aca. Eta olaxe kentzen dio bati txarkeria esate- ko gogoa, eta besteai siñismena ukatzeko arriskua. Al dezute gu- ziak, k. m. ola egin bear dezute eta ezta lurrean iñor eginbide ori betetzetik atzeratu zaitzaketenik. Ona orain mi loiko gizon bat. Ez dion itz zikiñik ez da. Bere ateraldi zikiñez nazkaturik ezarri ditu bere aditzalle guziak. Bañan lotsa zozo batek dauzka ezer esan gabe ura ixillazteko. Ixiltzen di- ra beraz, eta ixillik egonez aditzera ematen diote ontzat artzen di- tuztela aren izketa loiak. Bitartean zer bear litzeke aditzalle oiek gaizkatzeko, salbatze- ko? Erantzupen bizi bat, siñismenezko itz bat. Ori naikua litzake askotan mingain loia lotsaz gorritzeko ta aditzalleen gogape edo kon- zienzi lokartua esnatzeko. Esan al izan ta ez dezute esaten itz ga- izkagarri (salbagarri) ori? Galtzera uzten dituzute zuen senideen animak, eta zerori ere aiekin batean jartzen zera galtzeko arrisku aundian.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz