BCCPAM000R15-2-18000000000000

31 alaiak, izango lirake biaramon obeak; ez litzeke ainbeste ezbear zuen etxeetara eroriko. Gauza bera esan bear nuke ikurton edo sakramentuetara ur- biltzeaz. Jestukristok guztiei ots egiten die. Aundiai ots egiten die txikiai bezin ongi, beartsuai bezin ongi aberatsai, emakumeai be- zin ongi gizonai, zarrai bezin ongi gazteai. Jesukristoren deia baz- tertzen degu? betiko ixten dizkigu zeruko ateak. Ots egiten digu Eliz ama deunak (santuak): ez diogu eran- tzuten urtean bein berenik, esan nai baita Pazko garaian; zemai edo meatxurik ikaragarrienak egiten dizkigu. Dei egiten digu gure Ba- taioko bearrak; zenbat ez gera gure joeraz aulak eta utsak! Ez ba gera Jauna maiz artuaz azkartzen errazki joko degu pekatura. Eta azkenean bearra balitz esan nezake ikurtonetara, sakramentuetara ots egiten digula Erlijioari egiten zaion guda ¡karagarriak. Gaur- ko egunean ikusten, aditzen eta egiten diran txarkerien erdian ezin diteke egon zutik ikurtonetara (sakramentuetara) maiz urbildu gabe. Jauna artzeak baño geiago zerk du gizona azkartzen? Jauna artzen duanak zer esker edo graziak ez ditu irixten? eta bide ba- tez zer omena edo oorea eztio Jainkoari biurtzen? zer erakaspen ederra ez die bere kristau lagunai ematen? Mai santura gizon ta emakumeak maiz urbilduko balira, siñismenak beste indarrik luke- la bazterrak? jaun-maitetasun geiago litzekela gizonen artean? eta pake obea lurrean? Nola geiago da oraindik siñismena goraki erakusten? Emagun bidean zoaztela. Topatzen dezute Jainkoaren apaizen bat eliza- koakin dijuala. Olako bat gertatzen zaizuenean egon zaitezkete ajolik gabe? siñismenak ez dizute ezer eskatzen? Zuen eginbidea orduan, au da: txapela kendurik Jesusi agur egitea; ez dezute egi- ten, jaramonik egin gabe? ukatzen dezute zuen siñimena, ostika- tzen olako orduetan Jainkoari zor diozuten omena edo oorea. Jesu- kristok ere egun batez ukatuko zaituzte bere zeruko Aitaren aurr- ean. Beste ordu batez arkitu zerate lagun saill batekin bazkariren batean. Orduan ere zer bide ederra zuen siñismena erakusteko? Nola ori? Jaten asi baño len otoitz bat egiñez edo berenik guru- tzearen ezagungarria (señalea). Ba da ezer zuzenagorik? Ez ote dizute Jainkoak ematen artzera zoazten jatekoa? eta jan dezazu- ten ala edan dezazuten, ala beste zer nai egin dezazuten, ez ote de- zute gauza guztietan billatu bear Jainkoaren omen edo oorea? Bañan lotsaz edo bestela maian jartzen zerate abereak ganbe- laren aurrean bezela? ez zabiltzate jendea bezela, oraindik gutxiago kristau bezela; ez dezute zuen siñismena aitortzen, ez dezute Jain- koa goratzen. Beste zenbait alditan ez da oraindik bere siñismena

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz