BCCPAM000R15-2-18000000000000
22 dezute Jainko'aren aur izateko mesede berdingabea lurrean, eta azkenik gabeko zoriona zeruan. Ontasun ustelkor bat utzi dezute? irabazten dituzute betiko dirauten ondasunak. Jesukristo'k ez ote du esan: Nere izenean baso bat ur emango duanak izango du sari bat zeruan. Siñisteak eskatzen ba'dizkigu ere lan aundiak, sari atndia- gosk agintzen dizkigu. Eta elkarren ondoan jartzen ba'ditugu Jain- koagatik egindako urratsak edo pausuak eta Jaungoikoak ordaiñez agintzen dizkigun sariak, zeñen urrun geldituko dira batzuek bes- tetatik! Zer da lurrean ondasunik gabekoa izatea, betiko ondasu- nez gozatzearen aldean? Zer dira lurreko atsegin zakarrak, zeruko santuak gozatzen duten zorion berdingabearen aldean? Deus ere. Ala dio Pablo Apostolu edo Bialdu santuak. Eta gañera egia bada begia itzuli artean dijoan atsegin loi ba- tek merezitzen dituala betiko oñazeak, arrokeria betiko lotsaz es- talia izango dala, lurrean algaraz eta jostetán dabiltzanak betiko negarretan egongo dirala, aberats gaiztoa egongo dala beti. ur txorta baten eske, beñere iritxi gabe. Nor da gogorazio edo gogo- rapen oiek ibilli-ta siñisteari jarraioko eztiona, siñisteak erakusten duan bezala bizi ez litekeana? 11 Baño siñiste edo siñismenak. eztitu bakarrik buruak argitu ta gogoak azkartu egiten, baizik baita ere garbitzen ditu gure biotzak. Siñistea duanak ez ote ditu begiratzen Jainkóaren eta Eliz Ama Santaren aginduak, betetzen bere burupideko egin-bideak, biotze- tik. onartzen lurreko atsekabeak, eta azkenean nai izaten beste munduko atsegiñak? Siñisteak darakusgun bezala dan kristaua Jain- koarenzat bizi da, arren nai santua billatzen du gauza guzietan. Oetik jeikitzen da? Jainkoari eskeintzen dizkio bere lenengo gogarazio edo gogapenak eta egun guztiko egintzak. Otoitzean as- ten al da? gogo biziarekin egiten du otoitz. Lanari eltzen al dio? bi- llatzen ditu guzietan aurrena zeruko ondasunak eta gero lurrekoak. Maian jartzen al da? bere janaldietan nai luke iritxi agindu zaion bukaerarik gabeko zeruko bazkarira. Izketan ari al-da? beti esker onakin mintzatzen da, ta besteari on egiteko eran. Adiskideren bat ¡ikustera al dijoa? Oroitzen da aruntz dijoanean, pausó edo urrats bakoitzean obira urbiltzen edo gertutzen gerala. Lotara sartzen al da? Gogoan darabill loa eriotzaren itxura dala ta gero jartzen da ondo iltzeko gisan, esan nai da, betikotasunean edo beste munduan esnatu bear ba'litz bezala. Urrutigo dijoa siñisteak derabillan kristana. Ezta ibillera bat
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz