BCCPAM000R15-2-18000000000000

317 obendaria zeruratuko dala. Eta bere adiskidetasunezko biziera or- tan azkeneraiño iraun dezan, laguntza guziak eskeintzen dizkio eta laguntza oiek ez dizkio sekulan ukatuko ziñez eskatzen dion iñori, laguntza oietaz baliatzeko asmotan danari. Eta badakizute, k. m., Jaungoikoak ziñez itzegiten duala; ba- dakizue Jaungoikoa ez dala aldatzen beiñ esan duan artatik, beiñ eman duan itzetik. Gizona badabil norat aire arat aise. Jaungoikoa, sekulan. Jaungoikoa egia bera da, Jaungoikoa neufigabe altsu da, itzematen duana egiteko. Ez ote da gauza guzien Egilea? ltz bat esaten du eta zeru-lufak ezerezetik ateratzen dira; itz bat esaten du, eta eguzkia zeru gaiñera ateratzen da; itz bat esaten du eta itsa- soko uainak zedafian gelditzen dira; itz bat esaten du eta lufa ar- nariz betetzen da; itz bat esaten du eta ortzi, iñusturi eta tximis- tak zeru-lufak iñafosten, ikaratzen, dituzte. Jaungoikoa ez ote da neufigabeki ona? Ez ote zaio egiten atse- giñik aundiena «Aita» deitzean? Bai ote daiteke aitarik Jaungoikoa beziñ Aita danik? Nemo tam Pater ut Deus. Eta aitak bere aufak aztu ote ditzake? Galduak giñan guziok, eta ez ote digu bidali bere Seme bakafa, gu zeruko bidera ekartzera? Ez, k. m., Jaungoikoaren aldetik ezertxok ere ez digu sekulan uts egingo! Baiñan Jaungoikoaren aldetik gauza guziak izateko gu- re aldetik utsegingo ote diogu? Itzeman digu Jaungoikoak bere zeruko efeinua, zoriona, bada- ezpadakorik gabe; baiñan gure aldetik zerbait egingo degulakoan, aren eskafari, graziari, zintzo jafaikitzen bagatzazkio. Zorigaitzez, Jaungoikoaren graziari, eskafari, uko egin dezakiokegu: ain gera aulak, ain gera perez gaizkira ekafiak, ain gera gaiztoak, askotan iardokitzen, uko egiten, ere baidiogu. Ofa zergatik ikaratan bizi bear degun beti; ez dakigu bada zuzen Jaungoikoaren maitetasu- nean bizi geran ala gofotoan, efan; zerura ote goazen ala inper- nura. Gogor eta sendo gerala uste degunean, nork daki ez ote ge- ran erortzeko ifisku minean? Baiñan,'k. m., gure indar utsez ez. badezakegu ere irabazi ez zeruko zoriona, ez Jaungoikoaren grazia, bada norbait, bat eta bes- tea irabazten dizkiguna: or degu Jesu Kristo gure Jauna! Ez ote da gizon egin gu zeruratzeko? ez ote da il, irabazi ez ginitzaken gra- ziak, ardiesteko? ez ote igo zerura gure lekuak gertutzeko? Ori afigafikeria! Jesu Kristok bere irabazi guziak gure eskuko utzi ditu, gure egin ditu. Eta Jesu Kristoren irabazi oiek ez ote di- ra naikoa baiño geiago edozein eskar iristeko? Nori esker, degu

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz