BCCPAM000R15-2-18000000000000
26 tek aditzera ematen dio gorputza iltzearekin- eztirala arren baitako gauza guziak iltzen; eta deusek ere eztio urratzen bizitzaren eta betikotasunaren arteko odei beltza. Ots, siñisterik eztuan gizonak eztaki nondik eldu dan, nora dijoan eta zertako jarria dagon lu- rrean. Siñisteak edo siñismenak bakarrik erakutsi lezaioke Jainkoa dala gauza guzien Egillea ta gizona zerurako egin duala. Siñisteak erakutsi lezaioke. azkenean, zergatik dan ainbat eraman bear iza- tea, esan nai baita pekatuak (obenak) jarri duala gizonaren izate guztia nasirik. Gizonak zer ote zekiten beren lagun urkoaz edo projimoaz si- ñistea artu baño len? Aitari etzitzaion aur bat atsegin? iltzen zuan edo bere jainko gezurrezkoaren izenean, puskatzen zuan: Aita zar- tu ta ezindu al da? ari jatera emateko lanik ez izateko, semeak iltzen du bere garaian edo itsasora, edo bere zuloen batera botaz. Erritar bekoa edo xea aberea bezalaxe erabillia zan, beartsua, baz- tarrera utzia edo itsasoaren ondarrera botatzen zan. Baño siñisteari eskerrak, gizonak ikusten du bere idurikoan se- nide lagun bat, Jaungoikoaren aur bat, zeru bereko'jabe-gai bat. Badaki Aita bat bera dutela zeruan, berdin dirala Jesús'en senide ta siñisteyk erakusten dion bezala lagun urko edo projimoari begi- ratzen dion arteraño; eztio kalterik egiten ez bere ondasunetan. Orra, k. m., zer dakigun siñisteari eskerrak, noraño erori diteken siñisterik ez denean, eta beraz siñistearen bearra zéein aundia dan. Baña siñistea ezta bakarrik zeruko argia, baita ere da gogo edo borondatea. asko ta asko bizkortzen duan indarra: Bere gain utzia ezta gauza bere griñak tajutzeko edo zuzentzeko. Siñisterik gabe, gizonaren borondatea, nora nai izultzeko, ezin geiago eror- kor eta aldakorra da,.Nola nai dezu: beti gogor egitea bere griña gaiztoai? eta zergatik nai dezu gogor egitea? Onbidean edo birtu- tean bizitzeak biotza gozoz betetzen dualako? baña ara gizon bat bere griña gaiztoak atsegin loietara azkar ta oso arrastatzen diste- na. Onbidetik datorkion. gozoak nola nai dezu eustea olako gizon loiaren biotzari. Bestaldera, zer ikusten degu siñis-gabeen arteko gizonik pres- tuenetan? Lurreko gauzen deuseztasunak irakaspen edo erakuske- tarik: arrigarrienak. ematen dituztela; ta gero berak lurreko onda- sunen-atzetik arrapaka dijoazela, berak diruz ezin aseak dirala. Askok eder esaten dute lurreko atsegiñetatik atzeratzen dan gizo- naz edo baita ere neurrian gozatzen danaz; gero berak loikerian
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz