BCCPAM000R15-2-18000000000000

kusten diguten bezela, Jesu Kristo piztu dalako, etofiko zaigu egun bat gu ere ilen artetik piztuko gerana; eta egun ofetan Jain- ko epailearen auzitegian agertu bearko degu edo betiko zorionera- ko edo betiko zorigaitzerako erabakia entzuteko. Jesusen pizteak erakusten digu ere, gure lanak zuzendu bear ditugula egun latzgafi artarako, pekatuari iges egiñaz, eta bizitza ona eramanaz; sinetsi eta egin bear ditugula, sinesteko eman zaz- kigun, egi guziak eta, betetzeko agindu zazkigun, eginbide gu- ziak; pekatu lafiaz Jainkoa mindu baño len, gure odola azken tan- taraiño ixurtzeko gertu egon bear degula. Azkenik, Jesus Jainkoa dala erakusteko, utzi dizkigun, era- kuspenak Jainkoagandikoak dirala erakusteko piztu da. Erakutsi ezazue beraz zuek ere piztu zeratela; eta nola? Gaiztakerizko bi- zitza zeneramatenak bizitze zuzena eramanez; bizitza epela zene- ramatenak, bizitza kartsua eramanez, bizitze on eta zuzena zene- ramatenak oraindik bizitza zuzen eta kartsuagoa eramanez, guziok zeruko gauzen alderako atsegin eta maitasun aundiagoa izanez. Une ontan, k. m., guziok ala nai dezute noski. Orain, Jesu Kristoren arabera, neketan bizi bagera, arekin bat egiteraiñokoan, azken epaikunde egunean orobat, aren piztearen arabera, pizte zoragafia izango degu. Paulo Deunaren itza da. Beraz jafaiki ga- tzazkion Jesu Kristori eta il gaitezen munduko galdukeri eta utsailkeri guziei. Goazen bada Jesusekin Kalbarioko mendi gaiñe- raiño, gure jaidura, griña, makufak zapatuaz, gurikerizko gogoe- tak osora utziaz, mundu ontako gurutzeak gogo onez jasanez, eta gure gorputzean Jesu Kristoren nekebidea ekafiaz. Badakizue, k. m.; nolako bizitza, alako eriotza; nolako erio tza, alako piztea; nolako piztea, alako epaikundea; nolako epai- kundea, alako betikotasuna. Mundu ontako naigabeak, dan luze- naz ere, laister igarotzen dira; baiñan beste munduko zorionak be- tikotasun guzian iraungo du. Oroitu zaitezte gauza ontaz: Jesus neke lafi eta eriotzaren ondoan izan dala zorionez eta ospez betea: Videmus lesum, propter passionem mortis, gloria el honore coronatum (Hebr. 2, 9); eta oroitzapen ofek sendotuko zaituzte zuen sinistean, Jainkoaren maitetasunean eta zeruko ospearen itxaropenean. Alaxen!

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz