BCCPAM000R15-2-18000000000000

Jesu Arisio gure Jaunaren Nekaldia Crucifixus etiam pro nobis: Guregatik gurutzean josia. (Symb.) Kristau maiteak: Gaur egunez, urtero ospatzen degun gertakari lazgafia, gure Erligio santuko gertakari guzien biotza ta bilduma da, kristaua- ren eginbide guzien erakaspen bizi-bizia eta beste munduan i¡gu- rikitzen ditugun, izan uste ditugun, ondasuntze guzien oiñafia edo zimendua. Baiñan Jesusen Nekaldia ta eriotza noren edo zeren lana da? Pekatuaren lana! Jesukristo gurutzearen gaiñean il izan bada, egundaiño iñork ez bezelako esturak eta nekeak eraman izan ba- ditu guri pekatuaren izugafitasuna irakasteko, gure baitan peka- tuaren iguintza, gofoto, aundia piztuarazteko il izan da gurutze- ko oñaze ikaragafien erdian. Gure anímak izan dezeketen, gaitz bakafa pekatua da; pekatuak ematen dio animari eriotza eta pe- katuzko eriotzari jafaiki datzakioke betiko eriotza. Begira ezaiozue gurutzeari eta gurutzearen gaiñean Jesus, atsekabe guziaz estututako gizonari, bekatu guzien ordaiñ egiña. Pekatuak ilerazi du Jesus. Olibetako baratzan ikusi du Jesusek pekatuaren belztasun guzia; Jerusalemen bere nekez ¡kasi du pe- katuak duan gaiztotasun guzia; Kalbarioko mendian, eraman bear izan du pekatuak irabazi zezaken zigorkada guzia. Era ortako ikusgafi lazgafiak ez ote lituke sor-arazi bear gu- re biotzean pekatuaren alderako iguintzarik, gofotorik, aundiena eta pekatu egiñazko damutasunik miñena? Jaungoikoa guregatik nekeak eramaten eta damutasunez zauritua; Jaungoikoa laidozta- tua, ukatua, epaitua eta eriopetua, Jaungoikoa eriotzak joa: ofa, pekatuak gaur egunaz ematen digun ikusgafia; ofa, begien aufean zer ezafiz, zuen biotzetan sar-arazi nai nuken damua, damu o0soa, len-leenik gurutze santuari agur egiten diogularik, esanaz: O Crux, ave (Liturg.) l Jesukristo, bere azken aparia apostoloekin egiñik, eta sakra- mentuetan aundiena emanik, badoa Olibetako mendi aldera. Get-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz