BCCPAM000R15-2-18000000000000
LAGUNURNOARGNIRO MAITETASUNAREN OZTENZ Refrigescet caritas multorum. (Matt. 24, 12.) Askoen maitetasuna oztuko da. (Matt. 24, 12,) Kristau maiteak: Bidean dabilenak gauza asko entzuten eta ikasten dituela esan oi da. Askotan entzun izan det: «Gaur egunean gauza guztiak gaiz- ki dijoaz; alde batetik, ezin biziz, lertuak gabiltza; bestetik iñork ez degu geiago elkar ikusi nai». Zer dira espa eta intziri oiek, maitetasun deuna, elkar-maitetasuna oztutzen ari dalako agiri bat baizik? Gaur egunez bakoitza bere buruaz baizik ez da oroitzen; bakoitzak bere on utsa baizik ez du bilatzen; bakoitzak gurikerian bizitzea baizik ez du amets egiten. Ofa gaurko gaitz guztien iturburua, aundinaia, zikoizkeria eta gorputzalekeria. Gaitzbide iguingafi oien beltztasuna erakutsi nai dizutet gaur, eta bide beraz, beroiei eten gabe gogor egitera leia- razi nai dizutet. ] Kristau maiteak, gure ingurura begiratzen badegu, ikusiko degu gaur egunean guztiak nagusi nai luketela izan eta azpiko iñork ez; guztiak nai luketela agindu eta egin iñork ere ez, guztiak aundi nai luketela izan, eta txiki iñork ere ez; guztiak aberats izan nai luketela eta iñork ere ez beartsu. Aufak jaio orduko bere naia bakafik egin nai du, eta ez du pakerik ematen; etxe guztia airian ibiliko du bere guraria bete artio. Gaztea, bizafa sortzen asi zaio- neko, bere buruaz baizik ez da oroitzen, agertu nai du, berea egi- teko on dala erakutsi nai du; eta ofetarako zeru-lufak mugitzen di- tu. Adinekoak bere burubide guztiak, bere esan guztiak onetsia- razi nai ditu, urteen urtez ikusi-ikasi duanagatik. Eta ofela biziera eta izakera guztietan, aundietan bezela txikietan, aberatsetan beze- la beartsuetan, nagusietan bezela mofoietan, afokeriak bere burua erakusten du, afokeriak nastutzen ditu buruak. Ala bañan guziak ezin nagusi izan, norbaitek mofoi izan bear: guztiak ezin agindu, norbaitek izan bear mendeko; guztiak ezin izan buru, norbaitek izan bear azpiko; guztiak ezin izan aberats, norbaitek izan bear langile. Zergatik etzera bada pozik egon bear,
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz