BCCPAM000R15-2-18000000000000

egingo zaituzte aundi ta aberats, lurrean zuek bezala txiki ta beartsu izan dan Jainkoak. e Bestealdera, k. m., izango ba'ziñuzteke lurreko ondasun gu- ziak, atsegin eta goragarriak, ez uste izan oiekin aseko ziñuzkete- .e Ñ S , = > la zuen biotzeko gogo guziak. Zergatik? Lurra bere ondasun, atse- gin eta gorapide guziekin igaroko ede joango dalako; eta ivarotzen edo joaten dan gauzik, asko eztelako igarotzen eztena asetzeko. Gure biotza bete dezaken ontasuna, gure biotzari zor zaion zo- riona, ematen dio erlijio santuak, ezta lurretik ateratzen, zeruan jaiotzen da, zeruan gozatzen da. Zer diot? eztu asierarik, ez erdirik, ezta ere azkenik. Jaungoi- koaren ontastna bear da gure biotza betetzeko. Jainkoak egin gaitu beretzat eta Jainkoaren gozamena merexi- tzen da erlijioko erakutsien ondotik ibilliz. Eta lurrean bai al da erlijioaren erakutsi oiei jarraioz dabillen kristaua bezin zorioneko- rik. Ez, santuak or dira lekuko. Atsekabeak estutzen ditu alde gu- zietatik eta diote Pablo Apostoluarekin: zorionez gañez egiñik nágo nere atsekabeen erdian. Gurutzearen astuntasunak lertú nai ditu ta diote Frantzisko doatsuarekin: Pozez gañez egiñik nago es- tutasunen gurutzeak zapáltzen nauenean. Erlijioaren etsaiak go- gor erasotzen diote eta Apostoluekin diote: pozikan gaude Jesus'- ekin zerpait eraman bear degunean. Eta ezta arritzekoa: erlijioaren erakutsiak betez dabillenaren baitan, ez al du Jaungoiko'ak egiten bere bizi-lekua? Norbaitek maitatzen banau, dio Jesukristo'k, adi zazu: norpaitek sinestatzen ba-ditu erlijioko egi guziak, egiten da'ditu Agindu guziak, bete- tzen baditu Agindu guziak, betetzen baditu egin-dide gukiak, arren barrura jetxiko gera, arren baitan egingo degu gure bizi-lekua edo egoitza (ad eum veniemus et mansionem apud eum faciemus). Oroi zaitezte zeroiei zer gertatu zaizuen gaur artean. Zuen bi- ziko egunik zorionenekoak zeinizan dirade? Erlijioko egin-bideak obekiena bete dituzuen egunak; ez al da ala? Ez al ziñaten zorio- nekoak aurreneko, Jaunartu aldiko egunean? edo arako konfesio ona egin ziñutenean? edo arako Jai aundi ura ondo igaro ziñute- nean? edo azkenean alako pekatua utzi ziñutenean? Orduan Jain- koa zuekin ziñuten, eta Jaungoikoa berekin duanak ez al du zerua bere baiten ekartzen? Geroztikan azkar ta bizkor lan egin zakezute lurrean erlijio- aren erakusiei beti ta azkeneraño jarraitzeko. Artu itzazute azpian zuen griña makurrak, eraso zaiozute bizkor etsai gaiztoei, ¡ges egizute lurreko galbideetatik, biotz onez eraman ditzazute eldu zaizkitzuen atsekabe ta gurutzeak, ondo borrakatzen danari agin- du zaio saria, Agindu edo mandamentuak azkeneraño betetzen di- tuanari agindua da betiko bizitza.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz