BCCPAM000R15-2-18000000000000
17 guziak kopetako (bekokiko) izardiaren bidez igabazitako ogia ja- tera? É Lana kastigu edo mingarri bat da gizonentzat pekatua lurrean sartu zan ezkeroztikan, edo obeki esana, pekatuaz egindako zorrak ordaintzeko bidea. Emen ere eldu zaigu ba erlijioa bere laguntza ematera. Lurreko lan eta nekeen erditik begiratu zerura esaten digu. An ezta geiago lanik, ez atsekaberik ere; an betiko atsegiña da. Beste aldera, k. m. pekatu egin degu guztiok, gutxiago edo geiago; zor da ba zerbait eraman bear guziok izatea. Eta zer? nai giñuke gurutzerik gabe izan Jesus-kristo, gure anai ta gi- dariáak berea soñean deraman artean? zer? nai al-giñuke arrosa lorez buruk jantziak eraman, Jesu-Kristo'k berea arantzazko eraztunaz zulatua deramanean? Zer? nai giñuke agoa edari gozoz. beti busti Jesukristo'k berea samintasunez garrazturik daukan artean? Zer? nai giñuke gure gorputza milla biguintasunez inguratu, Jesukristok berea azote edo zigorrez joka ebakirik daukanean? Eztakizute bear dala, Jesukristorekin lurrean naigabetu ta nekatu nai ba-da egun batez berarekin gozatu zeruko zorionaz? Eztakizu- te bada, deus eztirala lurreko atsekaberik aundienak erlijio san- tuak zeruan erakusten digun zorionaren aldean? Zeruan iñork eztu naigaberik eramaten, ez negarrik ixurtzen, ezta ere miñik izáten. A! egia da, adiskide baten illobi edo supultura ondoan ezin egon zerate negar egin gabe? enaiz batere arritzen. Jesukristo'k, adis- kide guzietan oberenak, ez ote du negar egin Lazaro'ren illobian? Baño orduntxe esan zuan Jesukristo'k: ni naiz piztea eta bizia: si- ñestatzen didatenetatik ezta karanorik ilko, baizik izango du betiko bizitza. Begiratu zerura, (sursum corda) egun batez an upatuko dezute galdu dezuten adiskidea, esaten dizute erlijio santuak. Ama gaixoa, negarrez zaude zure aur maitea galdu-ta. Erlijio santuak bialtzen dizu ama doakabeen poztutzallea. Ara, Jesu-Kri- sto urrikaltzen da Nain'go Ama doakabeaz, eta itzultzen dio bizirik., galdu zuanume bakarra eta ustez ¡llerri edo kanposantura zeramate- na Jesu-Kristo'k an itzuliko dizu bizirik galdu ziñuan aur maitea. Zuk ere, “aita, ama galdurik atsekabetan zauten ume zurtz gai- xoak! utziozute erlijio santuari zuengana urbiltzen eta zuen naiga- bean lagun egiten. Atsekabez beteak daudenen poztutzallea da. Ez titu gaizki artzen zuen negarrak eta aiotsak, baizikan onartzen eta bedeinkatzen ditu. Begiratu, arren! zerura, an arkituko dituzu- te egun batez beti-betiko bizitzaz inguraturik. Zuek azkenean beartsu, langille, eri, gaxo ta agureak, zuek batez ere zoazte erlijioaren besoetara! esaten dizute: Jesukristo beartsu eta langilleen adiskide aundia da, norentzat esan ditu itz auek: zorionekoak negarretan daudenak. Begira gero zerúra, an
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz