BCCPAM000R15-2-18000000000000
15 rritu aldezate Jesus'en gorputzeko zauri guzien barrutasuna? ta auk guzitaz gañera ¡arritzen al diozute Jesus'en Biotz gozo-gozo- aren zabaltasúnari? Ez al da Jainkoaren ontasunetatik guretzat aundiena ta agiriena bere Urrikaltasuna? Jaungoikoaren baitan ez- ta deus alperrik; zeruko gozategian, Jainkoaren Urrikaltasunak ez- tu deus barkatzekorik. Zuzen-onak izanai ere eztiote asko-asko laguntzen. Lurreko gizon onak ez ote dute Jainkoagatik lan egi- ten? eta orduan, nor gelditzen zaizkio? pekatari doakabeak. Bai, k. m., pekatarien alde agertzen da Jainkoaren Urrikaltasu- na; pekatari doakabeaz urrikaltzen da; pekatarien biotzetara ixur- tzen du barkazio gozoa. Naiz aldan aundienak eta beltzak izan bi- tez zuen gaiztakeriak, egiazko damutasunarekin eltzen ba'diozu- te Jaungoikoaren Urrikaltasunari, etzaitue 'galduko, etzaitezteke galdu. Zergatik dago Kain su-lezean? bere anaia il dualako? ez; bai- zik Jaungoikoaren Urrikaltasunean etsi dualako. Maior est iniqui- tas mea quae uf veniam meretur. Zergatik esan da Judas'ez: obe izango zan orrentzat iñoiz sortu ezpalitz; bere Jainkoa saldu dua- lako? ez: baizikan gaizki etsirik bere burua urkatu dualako. ¡Doa- kabea! ezarri ba'lu bere ustea Jaungoikoaren baitan, Jesukristo'k barkatuko zion bere belzkeria, Pedro Bialdu edo Apostolu doatsu- ari bere ukaldiak eta Pablo Bialdu doatsuari bere txarkeriak, Dagdalena doatsuari bere itsuskeriak barkatu zizkien bezela. II Jaungoikoaren Urrikaltasunak eztu iñor galtzera uzten, jarria dago, bada bearordu guzietan guri laguntzera. Eztu iñor jotzen, baizik jarria dago utsegin guziak barkatzera. Eztu iñor baztartzen, baizik jarria dago guziak biltzera, guziak saritzera. Ez esan gero Jaungoikoak gaiztakeriak barkatu dizkigunean, zer egingo degu ainbeste oitura txarren zaiñak gure biotzetatik kentzeko ¿nola eu- kiko degu uzkur gure aragi galgarria? nola puskatuko ditugu lotu- rikiduki gaituzten lokarriak? Ona zer esaten dizuen erlijio san- taak. Jonas Igarlea (Profeta) botatzen dute itsasora. Uinpean edo olatupean itotzera dijoa. Baño ez: Jainkoari eltzen bai-dio eta bizi- rik ateratzen da. Arrai izugarri batek irensten du, ta eramaten du bere sabelean itsas baztarrera; an botatzen du leorrera. Iru gizon gazte botatzen dituzte labe gorrituaren barrura. Erre kiskaltzera dijoaz; baño ez: Jaungoikoari eldu diote ta bizirik irten dira. Suak efretzen ditu oien eskuetako burniak eta olen gorputzak miñik pa-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz