BCCPAM000R15-2-18000000000000
184 ra, infernura. Begiraiozue bada zuen bizitzari eta jakingo dezute sulezeko ala zeruko bidean zoazten. Bizitza bezelakoa eriotza ere. Nai zerate santuki il? bizi zaitezte santuki. Kristau ta Jainkotiaf bezela bizi al zerate? bide beraz zuen eriotza kristau ta santua izango da. Geyenetan, ereiten dan aziaren arabera uzta ere izan oi da: zer ereiten dezute, bada, orain? Onbidea (birtutea), Jainko- tiaftasuna, saindutasuna, egin onak? Eriotzako zorian bilduko de- zute araberako uzta zoragafia. Pekatua, biraua, loikeria, galbidea (eskandaloa), sakrilejioa erein al dituzute? Eriotzako zorian ere araberazko uzta pekatuzkoa bilduko dezute. Bai, dizuet befitz ere; bizitza bezelakoa eriotza ere. Bere bizi guzian ajolakabe bizitzen dana, Jainkotiaftasunik gabe ilko da; be- re bizi guzia erlijiorik eta Jainkoaren bildufik gabe bizitzen dana, ilko da buruan, azkenean bere ukamenean eta bere galdukerietan. Bere bizitzan loi izan dana, ilko da bere loikerian. Bere bizitzan biotz-gogof izan dana, ilko da damurik eta ufikirik gabe. Testamentu zafeko gizon batzuei gertatu zayena gertatuko zaye pekatari gogortuei, pekaturako bidetan dabiltzenei. Gaiztoa izan bazera Akab bezela ilko zera. Gauza santuak loitzen badituzu, ilko zera Antioko bezela. Izan bazera jan-edan geyegizkoa, ilko zera Baltasar bezela. Izan bazera eskefgabea ilko zera Absalon bezela. Izan bazera loia, ilko zera Erodes bezela. Ikasbide oyek dakazkigute Liburu deunak. Bestela gertatuko zaizutela uste izatea, lilurakeriarik galgafiena litzatzuteke. Alere, ondikoz! zenbat diran amets zoro edo lilura ofek atzeman dituanak! zenbat pekatari galdu izan dituan, bizitzaz aldatzeko eta onbideratzeko xede eta leyarik edefenare- kin! Egunero bazesaten gerok ofenbeste bider esaten deguna: bi- zitza aldatzeaz, pekatutik ateratzeaz oroitu beaf naiz gero! Eta oyen bizitza igaro da maiz, Jainkoari esker, izan duten eta iñoiz baliatu gabe utzi duten aldarte on baten zai beti. Beren pekatuetan iraun dute; iraun ez ezik aunditu ta ugarituz. Oyek bezela egiñik, oyek ez bezela iltzea uste al degu? Kristau maiteak, bizitzaz aldatzeko, eriotzako zoriaren zai etzaiteztela egon. Ekin gaurtik lanari; eta lotu beinik-bein, zuen onbideratzeari. Pekatua zuen animan badago, ken zazue len-bai- len; epelak baldin bazerate, egin zaitezte gaftsu; erlijio gutxiko bizitza badaramazute, bero zaitezte kaftsutasunaz, zuen irabaziak aunditu, ugaritu ditzazuen, santutasun aundiago batera el zaitez- ten; eta ofela laixtef emana izango zaitzue zeruko ospea saritzat. Alaxen.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz