BCCPAM000R15-2-18000000000000
13 eraman aundikoa, beti berdin gozo, beti bere buruaren jabe, beti maitetasunez betea, beti on danean ibiltzea: ori zaillago da askotan martir iltzea baño. Zaillago bai; bañan zeñen eder ere da, zeñen goragarri ta zenbat merezimentu ta irabazpide! ; Beti onean dirauen kristauak bere mendean dauzka gauza gu- ziak. Egunak joan eta egunak etorri” lurreko gauza guziak auts biurtuz dijoaz. Gauza bakar bat gelditzen da ukitu gabe, birtutea, ona izatea. Ara santuak edo doatsuak; bizian aurrerago ta kartsuago zijoazen; deusek ere etzituan lotsatzen, ez gaitz edo eritasunak, ez lurreko etsaiak, ez eta inpernuko edo su-lezekoak ere. Sendo zeuden, beti berotuz zijoazen Jaungoikoaren maitetasu- nean; beti leialkiago betez beren egin-bideak. Etzuten atzera be- giratzen, on izanez zer bide egin zuten ikusteko; baño bai aurrera ikusteko zer bide gelditzen zitzaioten egiteko. Orra nori jarraio bear gatzaizkion. Egon zaitezte ziñez sendo zuen itzean; esan nai baita, izan itzeko gizon. Aulak gera, ba-da- kit; baño Jasukristo'ri eltzen ba'diogu, arrek eutsiko digu, arrek azkartu ta bizkortuko gaitu, ego refíciam vos. Aldakorrak gera, ba-dakit ori ere; baño Jesukristo'ri otoitz e- giten ba'diogu arrek sendotuko gaitu, omnia posum in eo qui me confortat. Otzak gera; ba-dakit ori ere: Jesukristo'rengana urbitzen ba'-* gera, arrek berotuko gaifu; Jesus'en laguntzarekin batean garaitu- ko ditugu gure oitura tzarrak, azpiratuko difugu lurreko ta su-leze- ko etsaiak, biotz onez eramango ditugu larreko atsekabeak, bete- ko ditugu Aginduak eta beteko bakoitzak bere buruzpideko egin- bideak, eta azkenean iritxiko degu kristau kartsuei Jainkoak ¡tze- mandako sari beti-betikoa.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz