BCCPAM000R15-2-18000000000000
171 anima bat daramagula! Oroitze ofek etzaituzte bada ikaraz lazten, k. m.? pekatu egiteko eta pekatuan egoteko ainbat kopeta izango al dezute oraindik? etzinezkete zuen bafuan anima il bat ekartzeko bildur? Esaidazue, afen, aditzaile maiteak: ba-zenekite, pekatua egin bezin laxtef, burutik berako gaitz batek joko zinduzketela eta il- gogofak lufera eroriko, alaz ere pekatu egingo al zenukete? Ez, noski. Nolakoa ez ote da beraz, pekatariaren itxukeria, pekataria- ren erokeria, pekatu egiten duanean, jakin afen, eta sinismenak erakusten dion jakintzarekin, olako edo alako pekatua egitean, iltzen duala bere anima? Peccatum cum consummatum fuerit ge- nerat mortem (Jac. l, 15). Eta frankotan zergatik ematen dio eriotza bere animari? atsegin iguingafi bategatik, deabruak berak ere nazKatzeko aña iguingafi askotan. Santu aundi batek esaten du, gizon batek ez dakit zer pekatu egiten ari zalarik, ikusi zuala, be- re gela zokoan, deabru beltz itxusi bat, begira zagokiona; eta iku- sirik, egiten zuan pekatia, beltza baño beltzagoa zala, baztertu zituala begiak, afigafizko kafaxi lazgafiak egiten zituala. Onela beraz bere anima ondatzekotan, ez ote da izan bear pe- kataria bere animaren etsairik amofatuena? Alere, pekatariaren amofua ez da ofekin asetzen. Egun batez, salerosle baten semeak galdu zituen itxumustuka jokuan ez dakit zenbat mila ontzufe. Be- re aitak, erakusteagatik zer galtze izugafia egin zuan, ikustera eman zizkion diruz beteríko zizku asko, bat bestearen gañean me- taturik, esaten ziola: Ikusak, malmutz ori, ire ergelkeriaren ondo- rea. Gizon gaztea, ikusirik diru meta ura, afitu zan: Zer? Eta nik diru oyek guziak galdu ditudala? ofa ba! ez naiz geyago jokuan ariko! ez det nai geyago kartarik ¡kusi!l are gutxiago ikutu! A! k. m., nai nizueke erakutsi, zer ufezko mendiak galtzen dituzuen, pekatu egiñaz. Gauza txikia ote da, zuen ustez, Jainkoa- ren adixkidetasuna galtzea eta era berez, zerurako eskubidea, eta eskubide ofekin Jainkoa bera, ondasun guzietatik maitagafiena? Galtzea Espiritu Santuaren doai guziak, esker guziak, eta zuen bi- zitza guztiko irabazi guziak? Ori pekatuak animan egiten duan sa- faski izugafia! Afi erauntsi batek, nai bezin ikaragafía izanda ere, uzten ditu mats-mordo bat edo beste ¡kutu gabe maasti batean; bañan pekatuzko erauntsiak denak ondatzen ditu, egin dituen gau- za onen aztarnarik ere ez dio uzten animari! Eta, alaz ere, ofelako galtze ikaragafiak zenbat ez ditu uzten ajolagabekeri izugafi ba-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz