BCCPAM000R15-2-18000000000000
12 baño bere izen ona galduko duan bildur delako. Bestea atzeratuko da lapurretatik, baño justiziaren eskuetan ez erortzeagatik. Olako- entzat Jainkoak esan du: Receperunt mercedem suam. Artua dute beréen saria. Bete egiaz Agindu guziak, eta bete Jaungoikoa- ri atsegin emateko; eta bete azkeneraño. TI Beti Jaungoikoarenak gera; beti Jaungoikoaren bearretan ge- ra; eztezakegu Jaungoikoaren laguntza gabe urrrats edo pausu bat eman zerurako. Eta ortarako bear ditugu Jainkoaren erabakiak beti begiratu, bildur izan, eta arrek Aginduak beti bete. Bizia izan degu egin-bide andi ori betetzeko. Baño nun dira kristau asko azkarrak, kristau egiazkoak, azkeneraño ta utsik gabe Jaungoikoa- «+en mendekoan zintzo dabiltzenak? Nun dira kristau asko osoak, Aginduak beti betetzen dituztenak? Asko illargia bezala aldatzen dira; aurtzaroan izan dira jainko- tiar, gaztetan mundutar edo gaiztotar, adin egiñean erdi jainkotiar erdi gaiztotar, zartzean geienak itzultzen dira Jaungoikoarengana, baño geiago gozatzeko gauza ez diralako. Munduari iriña eman ondoan, emango diote Jaungoikoari zaia. Mandamentu, Aginduak betetzeko asmoak artzen dituzte ba. Minkorra dan batek artuko du gozoa izateko asmoa: egongo ere da gozo, gauzak, gauza guztiak bere gogora dijoazkion artean; baño bekio eragozpen edo trabaen bat edo beste, bereala suminduko da. Eraman-gutxiko batek artuko du eraman aundikoa izateko asmoa; egongo da ixillik, esparik gabe naieza bat sortzen zaioneraño, ba- ño norpatek beaztopazi dezala bere bidean eta bereala ojuka asiko da. Gizatxar batek artuko du asmoa besteren onaz ez illuntzeko, egongo da illundu gabe berak nai guziak dituan artean; baño etorri bekio atsekabea, arren aldamenekoa ondo dijoan bitartean; bereala asiko da esaten: Zergatik ni, zergatik ez ura? Mingain luze batek artuko du asmoa kristau lagunari kalterik ez egiteko bere izen onean; biderik eztuneaño egongo ere. arren kaltetan mintzatu gabe, baño topo egin zala olako edo alako lagunekin, oien gauz lotsaga- rri ta gezur kaltegarriak gogotik entzungo ditu, berriak ere eman- go ditu bai alakoak pozik, entzuten eta onartzen ditulako ezaupi- deak emanez. Eta olaxe bein utzi zituzten oitura makurretara, be- rriz itzuliko dira. Urrikaltzeko dira gero kristau aldakor aul oiek. Zuek k. m. zaú- dete gogorrago ibilleretan. Ez ibilli goratu ta erori, aizea nora, aixe ara. Ezta erraz beti berdin kartsu, bero, izatea beti berdin
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz