BCCPAM000R15-2-18000000000000

167 atsegiñak neufi gabe betetzen dute, bañan zure sabelean gozatzen dituenak, o Ama guztiz garbia, amorioz urtu-erazten dute. Ama Birjiña maite duen anima, berari zaletasun asko dion biotza, egi aundi oyek gogoan dabilzkinean, uste dezute ez dala egiazki zorionekoa? Uste dezute izango dala biotz aski gogofik, egi aundi oyek gurituko ez dutenik, zorionez beterik geldituko ez danik, maitasunez urtuko ez danik eta Ama Birjiñari serbitzen zin- tzoa izateko gogorik izango eztuenik? Bañan oroi zaitezte, kristau maiteak, Andre Maria gure Ama dala eta argatik bear degula bere antzekoak izan. ll Ama baten aunditasunak eta batez ere Andre Mariaren aundi- tasunak bear dute baitezpada bere aufetara gutxi edo geyago iga- ro ta Jaungoikoa txit ona da Mariaren semeak izan dezaten, al be- zenbat, beren zatia amaren doai ta mesedeetan. Argatik gizona, kristau maiteak, bere berean ikusita, Jaun- goikoaren eskuetatik atera dan izakirik edefena ta aundiena da. Bada, kristau maiteak, aingeruak beren izatea guk baño obea ta edefagoa dute, teologoak dioten bezela, baña ala ere aingeruak ez dute guk ainbat izate; aundiak dira bere kideko izpirituen artean, bañan or geratzen da; gu ordea anima ta gorputza gera, mundu guzia besarkatzen degu, mundu txiki bat gera. Ofa zergatik egin dan Jaungoikoa gizon eta ez aingeru. Gizona beraz izate bat guztiz aundia da; gauzarik edefenak badauzka bere baitan; anima Jaungoikoaren idurikoa, adimena be- ra ezagutzeko eta biotz bat ura maitatzeko, oroimena Jauna beti gogoan ekaftzeko. Begiak eman dizkio mundu ontako edeftasun guziak ikusteko, entzumena soñurik zoragafienak entzuteko eta beste gañerako zentzumenak Jaunak egindako mundu onen edefta- sunaz gozatzeko. Ala ere ez da oraindik ikusgafi oyetan arkitzen gure zeruko Amarekin degun antza. Mariak Jaungoikoaren antza baldin badu, ori graziaren bidez du; onela guk Mariarekin izan beaf degun antaa, graziaren bidez etofiko zaigu. Antz ori batayoko afiaren oñetan eman zaigu. An egiten gera ba Jaungoikoaren aur ta semeak. An artzen degu Espiritu santua, an santutzen gaituen grazia, esan nai det Jaungoikoaren izatetik zati bat. Kristaua, diote Efizako aitak, lorean dagon Jaungoiko bat da, Deum in flore, eta lorean dagon Jaungoiko ofek izango du bere

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz