BCCPAM000R15-2-18000000000000

158 ikusten duenean ezerk ere ez duela gazte ori ukitzen, ez konfeso- ren gaztiguak, ez gurasoen esan ta burubide onak, zer bide artu- ko du Jainkoaren efukitasunak aren arima salbatzeko? (Eta orain esango dizuedana iñork uste baño maizago gertatzen da). Jainkoak bidaltzen dizkio estualdiak ta atsekabwak; bati kentzen dio pekatu- rako laguna, eriotza bat bidaliz, beste bati eritasunak bidaliz; .oni gertakari txar bat, ari ustegabeko ezbear estugafi bat bidaliz; eta ofela ufatzen dizkie Jainkoak batzuei ta besteai ezin autsizkoak iduri zitzaizkien lokafiak eta bere efukitasun aundian salbatzen ditu. Beraz, kristau maiteak, Jainkoa mintzo zaitzuenean, Jainkoak itz egiten dizuenean, ez gero gogortu zuen biotzak ofen dei maite- tsuari. Entzuten dezutenean esaten dizuela: «<utzak olako pekatu ori, aldegik alako lagunagandik, oa igesi alako bide txar artatik, ez ditzakala irakufi liburu edo paper galgafi oyek, ez ditzakala kan- tatu kanta nazkagafi oyek, ez egon alako ¡zketa zikiñetan, barka zayok alako etsayari»; bai biotzaren bafuan edo sermoi batean edo adiskide un baten aotik gisa ortako gaztigu salbagafiak entzuten dituzutenean, artu itzatzute apal-apalki, Jainkoa bera mintzo zai- tzue, Jainkoak itz-egiten dizue ayen bitartez. Olako orduetan esazute Paulo Santuak bezela: «Jauna, zer es- katzen didazu? zer nai dezu egin dezadan? Nai dezu alako pekatua utzi dezadan? Utziko det bada bereala.» Edo Samuel gazteak be zela esazute: «Jauna, ¡tz egizu, zure serbitzari au entzuten dagoki- zu ta. Olako galbide artatik ufuntzeko esaten didazu? Ufunduko naiz bada.» Nai bezin pekatari aundia izanagatik, erori zaite uste osoz aren besoetan, Jainkoa bere efuki aundian beti zure zai dago. II Bai, kristau maiteak, Jainkoak ez gaitu bakafik beregana dei- tzen pekatuaz arengandik ufuntzeko zorigaitza izan degunean; or- taz gañera itxoiten digu, gure begira dago; nork daki? agian asteak, ilabeteak, urteak ezin aspertuzko eramapenakin (pazientziarekin)! Eta bitarte ortan zein aundia izan dan aren efukitasuna! Begira; Jainkoaren zuzentasunak zigofada gafatza eman nai liguke peka- tuan erortzen geran bezin laster; eta zenbatenaz geyago pekatuan luzaro gaudenean? Zer diot? Izaki guziak nai lukete gure gaizta- keria mendekatu. Jainkoari bidegabe egiten diozuen bakoitzean, kristau maiteak, izaki guziak etsai egiten zaizkitzue eta lokabe (li- bre) balira, Jainkoak uzten balie, zatitu ta apuftuko zinduzkete

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz