BCCPAM000R15-2-18000000000000

11 Zer esan ziñezakete ikustean kristau bat orain belaunikaturik otoitzean, geroxago biraua ta aoskara gaiztoa dariola; bildu-bildua elizan, goizean Jauna artzen eta arratsaldean edariaz eragiñik ostatu zoko batean. Onelako kristauak, kristau itxura besterik ez- luketela. Ezta-bairik gabe, aginduak ausi ditezke gauza larrian bezala gauza ariñean. Bañan gauza larrietan bezela ariñetan Aginduak betetzen dituanak, ez aldu erakusten biotz aundiko gizona dala eta Jainkoa maite dulako bere mendean dabillela? Eta Agindu guziak ez ote dira Jainko berarengandik eldu? Bat betez eta bestea autsiz ez ote da Jaungoiko berdin naigabetzen? ¡A! kristau karsua izatea al'balitz indarrik egin gabe, bere bu- ruari ezer ukatu gabe, bere griña gaiztoei jarraituz, gizon ondo- itzegiña izanez, baliteke ordun kristau kartsu naikoa izatea bazta- rretan. Baño zerua ez baita kristau ¡ll oientzat, ez kristau aulen- tzat, ezeta makilla bi muturretatik artu nai dutenentzat, ezta ere” guri-guri bizi nai duten kristauentzat, Adi zazue Jesukristo: nai zerate zeruratu? Bete nere: manda- mentu, Aginduak; nai zerate zeruan sartu? beartu zeren buruak; nai didazute jarraio? artu gurutzea, Jainkoaren aur izan nai zerate? barkatu zuen etsaiei. Zer ba, esango didazute emen? zeruratzeko bear ote da maitatu edozein gaitakeri egin ditana? bestean aurrean beztu nauana? ¿Zer? entzun bear ote da esan-txarra, deúsere erantzun gabe? Eta gero ainbesteko okerra ote da gaitzesten dituzun izketa oietara urbiltzea? begietan arturik dauzkatzun jolas edo jostaketa oietan bat ibiltzea? zer? gogorazio edo asmo loi bat, begiraldi zakar bat, esan gaizto bat aski dala ni galtzeko? Erlijioa maite det, iñor bezin kristau ona nai naiz izan; baño nere gogoa oso egiñez, nai detan bezala Aginduak betez, ene parraldiak egiñez, ots nik nai be- zela Jainkoaren mendean ibilliz. Beste batek eztu asko aitzeki izango igande eguna austeko; baño bear baita bizi, etxea goratu, aur txikiak zaitu, bazkariak gertuta edo prestatu, etxeaz kontua iduki; nik zer dakit? Beste askoz beren itxura guziaz esan liteke santu edo on uts-utsak di- rala. Baño oien birtuteak eztute esker apurrik; berez dakarten onta- suna dute oiek. Egiz ta ziñez batere on-bide edo birtuterik ez. Olakoa izango da gozoa ta paketsua, izanez ala delako. Alakoa izango da limos- na emallea, besteak ikustea billatzen dulako. Onek baru egingo du, baño diru geiago biltzeagatik. Arrek aldegingo du galdukerietatik, baño osasuna ez galtzeagatik. Batek iges egingo du loikerietatik,

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz