BCCPAM000R15-2-18000000000000
qa AS Baña nun? Jesu Kristoren grazian edo obeki esateko, grazia eta Jesu Kristo gauza bera diralako, Jesu Kristo beragan. Liburu santuak erakutsi zien Jesu Kristo'gan daudela atsegin guziak, aren legea maite dutenai ematen diela bakearen betetasu- na, pax multa diligentibus legem tuam. Egiazko atsegiñaz be- tetzen dituela gogoz beartsu diranak; zuzenbidean dabiltzanak asetzen dituela; paketsuak munduaren jabeak egiten dirala; biotzez garbiak zeruko argitasunaz betetzen dituela. Kristau maiteak, Jaungoikoaren pakea zein gozoa dan jakiteko, zeruko pakea dala esatea naikoa da. Ofa zergatik Jesu Kristo'k lur ontatik zerura iyotzeko orduan, utzi nai izan die bere ikasleai ta ayen izenean kristau guziai bere pakea. Nik nere pakea ematen dizuet, esan zien, bañan ez munduak ematen dun bezela. Beraz zer degu oberik egiteko, pake ori izan nai badegu? Ara zer erakusten digun Asis'ko Prantzisko santuak Pablo santuaren ondotik: Neretzat ezta egiazko osperik, zorion beterik, pake oso- rik, ezpadatorkit gurutzean josita dagoen Jesu Kristo'gandik. Gu- rutzea da beraz graziazko pakearen iturburu bakafa. Santu guziak guk jakin ez dezakegun pozaz artu ta eraman zuten beren bizitza guzian gurutzea. Neke ta oñaze gafatzenen erdian afitzeko zorio- na zeukaten. Jaungoiko bat aren gañean ila ikusirik, pekatore aun- dienak ere ondu dira eta arkitu dute animako pakea eta pekatuen barkamena. Guziok beraz nai badegu pakeaz gozatu, guziok bear degu gure gurutzea eraman, gorputza nekatu; Jesu Kristo'k esan du, ez bakafik prale ta monjentzat, baizik guzionzat: Penitentzia egiten ezpadezute, guziak galduko zerate; nereikaslea izan nai duenak, artu beza bere gurutzea ta gogor egin bezayo bere buruari. Penitentzia eta gurutzea guzientzat baldin badira, nola eraman bear dezute zuek gurutzea ta penitentzia egin? Eguneroko lanak Jaungoikoaren maitasugatik egiñaz; atsekabez beteak zaudetenean, oyek ongi eramanaz. Gurasoak eramango dute beren gurutzea aufak ongi aziaz, beren aufean gauza gaiztorik ez egiñaz, bide gaiztoetatik kenduaz, ¡tz batez, Jaunaren eginduak ongi bete ta beren eginbear guziak ongi egiñaz. Gazteak eramango dute beren gurutzea, beren griña gaiztoak, bear danean, Ictuaz, beren etxetara garai onean sartuaz, elizarako bidea ez aztuaz ta oitura onak beti nun-nai erakutsiaz. Ofa, kristau maiteak, zuen gurutze ta penitentzi guziak; Jaun-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz