BCCPAM000R15-2-18000000000000
119 Mila espa egiten du gaurko eguneko jendeak ongi jaten eta edaten dala, gure asabak etzekiten bezela jendea azitzen dala eta gero osasuna txartu dala, bizitza laburtu eta gaitz mota aundi lenago ikusi ez diranak sortu dirala. Eta zergatik dira gaur- ko egunean len etziran ainbeste gaitz? Len baño gaizkiago jen- dea bizi dalako, lenengo jendeak baño txafago diralako gaurko jen- deak. Baña zerk ekafi gaitu ortara? Zergatik ez da jende askotan geyago ikusten eliz-gauzetarako zaletasunik eta beste askotan zale- tasun itxura baizik? Igande egunak ez diralako geyago begiratzen, igande egunetako atsedena ostikatzen dalako. Toki askotan zer ikusten degu? Jendea lanean eta beti lanean; igandeak astegun biurtu-ta. Lan debekatuak uzten dirala? ordun itxuskeria alde guzietara' zabaltzen da, josteta lizunetan egunak igarotzen dira. Soro edo belar aroa baldin bada, beaf dira lenbai len igarazi eta etxetan sartu. Garai sasoian baldin bada, igandetan egin beaf da lana eta ori astez naiz denbora ona naiz txafa egin. Nik zer dakit? Olako edo alako irabazbidea izan, beti igandea aukeratu beaf. Gaurko egunian egun deunak ostikatzeko asmatzen ez danik ez da. Beste batek esango du igandetan ere bizi beaf dala eta lanari eskef duela bere bizitzekoa. Jaungoikoak ez balu berdin jakin igandetako jaia aginduaz egun oietan ere jan beaf zenutela. Baña lana atzeratua daukat, ez deza«et biaramonerako utzi. Jaungoikoak ez baizekin zure lanaren befirik. Eriotza ere ondotik dafaikizu, eriotza ere el- duko zaizn. Lanak izan da ere, ez ote gera il beaf? lan guziak egi ñik ilko ote gera? Jaungoikoak egin ginduzenian, bazekizkien gure bizitzako bear ordu guziak, lan guziak. Bazekien gure gorputzak norañoko lara eraman zezakean. Orduari-egileak orduari bat egin duanean esaten du: Zortzi egunez joango da, bañan zortzigafen egunian aztak edo pisuak altxatu beaf zaizkio, bestela geldituko baita. Jaungoikoak gure gorputza egin duanean; esan dio: Sei egunez ariko aiz lanean, bañan zazpigafen egunean gelditu adi, bestela eritasunak gaiñera- tuko zaizkik, bestela denbora baño len igartuko aiz Eta egiaz, k. m., lan debekatuaz, batere beafik gabe, igande egunak ostixatzen asi ezkero, Jaungoikoak agindutako atsedena ufatzen asi ezkero, zer ikusten degu egurkiaren azpian? Jend» aul ta indafgeak bazter guzietan langilerik azkafenak gaitzak jota gazterik. Ofa igandeak ufatzeari zer dafaikion, jenden arteko mi- la gaitzek ofa nun duten beren asiera. INCA AS eee
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz