BCCPAM000R15-2-18000000000000
Animai bear zaion maitetasunaz Mandavit unicuique de preximo suo Jaungoikoak eman dio bakoitzari bere urko lagunaz ardura artzeho agindua. Ecclí. 17, 12 Kristau maiteak: Jaungoikoa goratzeko gogo edo leia duenak, badu orobat aren iduriari on egiteko. Bere gogoa ufko laguneraño dijoa. Nai du ur- ko lagunak ere Jau goikoa maitatzea, berak maitatzen duen bezela. Nai al dezute jakin Jaungoikoa maitatzen ote dezuten? ¡kusi zazute zer alegiñak egiten dituzuten ufko laguna zeruratzeko. Ez al dezute ajolarik ufko laguna zeruratu dedin ala ez? Ez dezake- zute orduan ziuf esan Jaungoikoa goratzen dezutela. Egin itzazute ba elkaf zeruratutzeko alegiñak, Jaungoikoak berak agintzen dizute, zuen onik aundienak ere eskatzen dizute. I Jaungoikoak bialdu zuenean bere Espiritu deuna ikasleen ga- ñera Pentekoste egunian, bere maitasun deunan sendotu zituen. Bañan ikusten al dezute, k. m., zeren itxuran bialtzen dien Espi- ritu deuna? suzko mingain batzuen itxuran. Sutan jartzen ditu ¡kas- leen biotzak, sutan bere mingañak. Geroztik badijoaz kopeta jaso- ta, iñoren bildufik gabe, nora nai, Ebanjelioa zabaltzera. Geroztik nai lukete jafi mundu guzia sutan. Nai luzkete gizon ouziak berak bezela maitasunez sutuak. Ofegatik egundaño ez du iñork ain gora itzegin; egundaño ez du iñork erakutsi obeko Jaun- goikoaren maitasunak sututzen duen gizona, ez ditekela egon Jaun- g goikoaren maitasunak sututzen duen gizona, ez ditekela egon Jaun- goikoaz mintzatu gabe eta bere lagunak Jaungoikoa maitatzera su- tu gabe. Maitasun deuna ez al da sua bezela? Jaungoikoaren maitasu- nak ez al du egiten, suak egiten duena? Eguf igaf edo idofari sua lotzen ba-zaio, efe ta austutzen du. Bidea ematen ba-zaio deusek ere ez dio eges egiten suaren gafari. Afapatzen ditun guziak efe- tzen ditu, izan diten jende ala abere. Al balu, sua zabalduko litza- ke mundu guzira, zeru lufak austutzeko. Ez al du Espiritu deunak
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz