BCCPAM000R15-1-05000000000000
noiz eta non eta noni esan zizkion ere. Ola geundela, Juan-nren etorri zitzaigun eta gure ba- tzartxoa sakabanatu zuen. Arratsaldea aurrera zijoan. Egun argia eta garbia izan zan egun guztian. Bainan nik ez nuan izenik aipa- tzen. Bildurik egon ziran orduan kristau batzuk; onein ar tean bi katekista areik, baita aurrean (83 orrialdean) aipatu dedan Txan Te-fan eta besteen bat edo beste; bil durik laterri ofizinetako beartsuenekin, Juan-nen eta” Fu Tsu-nen eta abar. Eta kristauek laterri-mutillei onela: Alperrik da izenak mxiolariari eskatzea, ez ditu esango-ta. ILtzen badezute, ere, ez ditu esango. } Eta beste erabakia aukeratu zuten. Naiko izango za- la, alegia, mixiolariak itz onak esatea, barkazioa es- katzea bezala Satanas orreri; eta kito. Nik ontzat artu nuen bereala erabaki ori. Eta deitu zuten Satanas edo Luzifer eta etorri zan. Eta guztien aurrean, bankatu bezalako zentzua duen txinerazko itz on bat esan nion, au da: barkatu, nik esandakoakin moLestatu bazaitut. Orduan Fu T4su-Aren'ek, mandarinatoko ordezkariak ba ote nuan zer edo zer nere aldetik esateko. Ez nuela ezer, erantzun nion Eta yoateko antza artu nuen. Orduan Satanas asi zitzaidan loreak botatzen arpegi ra, gorespenak eta gorespenak esanez. | Ez nituan ezertan,ere, sinistu. Eta beti ere obe da ola bukatzea. Eta atera nintzan eta zuzen-zuzen Misiora yoan nin- tzan, kristau bat edo beste nere atzetik zerraiz-kidala. Eguzkia sartaldean, Mixioko dorrean aurrez-aurre os tentzera zijoan. Mixioan beldurrez beterik arkitu nituan danak. Uste zuten egun artan ilko nindutela. 9
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz