BCCPAM000R15-1-05000000000000
Eta arek: Benetako burugorra zera eta ez duzu: esan nai. Esan ezkero, zure auzia bukaturik Legoke eta yoatea zikkegi Litzaitzuke zure etxera edo nai duzun edozein tokina. Aorik ez nuan zabaldu, izenik esateko; eta arek ba- karrik utzu ninduan, lan-gelatako etxetxoen artean . Onek ere, gutxi gora-bera, besteak bezala, berdin- tsu itz egiten zuan; bainan ala ere, itz egiten asi zan ezkero, beste zerbait senti oi nuen biotzean, itxaro- pen-argi pizka bat etorri zitzaidan barrenera. Izenik ez nuan aipatu. Nik izenak esan banizkio, ez zuen Satanas'ek iskanbilla eta naste-borraste txikia aterako. Ots! Nik kristauak salatu nituela. Eta kristauek ni salatu nindutela. Mixiolariak eta kristauak elkarren aurka geundela... eta abar. Izugarrizko naasketa...!! Eta etxetxoen artean bakarrik nengoela-ta, atetik atera nintzan kanpora. Eta an kanpoan aize gozoak ene buruan eta bekokian yo- ten ninduela, bai ezberdina an barruan eta emen kan- poan egotea...!! Soroen artean zegoen bidezka batean asi nintzan, ibiliz, errosario santua errezatzen. Eta zein erreza dan olako egoeratan debozio aundiz errezatzea...!! Barruko arduradunak eta ogipekoak, ere, agertzen zi ran noizbeinka, ni an nengoan ala ez ikustera. Bertan bera itzultzen ziran barrura, itzik esan ba- ge. Olako batean, bi katekista datozkit neregana. Eta galde egin nien, ea Satanas'ekesan zituan ala ez,orain ukatzen zituan alako itzak. Bai esan zituala alako itzak eta eurek bazekitela, 9€
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz