BCCPAM000R15-1-05000000000000

il Bainan ez zeukan armarik aldean. Zergatik ez ote zuan, olako yendeak geienean eraman oi dutelarik...? Auzitegina noa, auziteginra noa oiukatuz, atera zan arin-arin lan-gelatik eta kanpora atera zan eta errege bidea artu zuan eta urirantza zijoan. Andik laster, bosteun urrats bezala, aurrera yoan zan. Eta an, bide ondoan, zegoen muno batean gelditu eta eseri Zan. Bitartean, ni lan-gelako beste ogipekoakin eta ardu- radunekin itz egitea nai nuen; bainan danak arpegi txa- rra eta mukerra ipintzen zidaten. Agertu zan Juan-Aren zeritxon karguduna. Onekin ea egunoro alkar ikusten genduela-ta, itz egiten nuan. Au zan kristau izan gabe ere, maiz etortzen zana Mixiora. Oneri zerbait azaldu nai izan nion; bainan ez zizki- dan artu nere azalpenak. Ots! erantzun zidan bere alde- tik: Zuk esan dezuna, kristau batek edo bestek esan dizu- La, zuk asmaturiko berriketa eta gezurra da. Eta ornegatik, esan dizutenean izenik ezin dezu esan. Arratsaldeko bostak bezalatsu ziran. Orduan azaldu zan mandarinatoko arduradun bat, leku- ko agintariak baino goragokoa zana; eta nik ezagutzen nuena. Onek ere bereala, izenak esateko eta esateko, ekin zidan. Nik erantzun nion: Begina adiskide, arratsalde apakean gaude eta orain- dik ezer artu bage naukazu. - Utzi zadazu etxera yoaten, zerbait artzeko. Bai, bai utziko dizut, baifia Leenengo, izenak esan bear dituzu. Nik baino, nerean, irauten nuan eta ez nuan izenik agertzen. 95

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz