BCCPAM000R15-1-05000000000000
ni yoaten uztea, goragoko agintariengana yo gabe. Isildu zan eta antza ematen zuan ez zuala itz egingo. Orra gauez bagoaz biok supermandarinagana eta onek ondo artu ginduan. Antonio yaunak uste zuan, supermandarinak konpondu zezakela eta konponduko zuela Sanshelipu'ko naste-bo- rraste eta tarrapata, misteriozko laterrigizon arek sor tua laterri-ofizinetatik. - Orregatik Satanas edo Luzifer artaz gauzak esan eta esan zizkion, misteriozko gizon ura madarikatuz. Supermandarinak ondo entzuten zion. Eta ni ere orregatik, nere beldurretik asi nintzan ateratzen eta pozikago yartzen... Urrengo egunean eta goizetik, mandarina ikustera An- tonio yauna eta biok. Antonio yaunak bazuan bere sarrera mandarinatoan, emengo batzordearen baten batzarkide zala-ta. Orregatik oso eginik zegoen an mandarinakin egoteaz eta pozik zebillen eta parreak ere egiten zituan. Asi zitzaion, Satanas misteriozko gizon artaz esaten eta esaten. Enriak ez zuela maite; pare egiten zuela, ordea, anen Lepotik eta yendeek ero izugavri deitzen zutela. Mandarinak entzuten zuan; bainan ez zuan beretik ezer esaten. Azkenez Antonio yaunak berak artu zuan danontzako era- bakia. Ozenki eta abotsa goratuz esan zZuan: Onela, ba, mandarin yauna, Satanas onrek deitzen ba- ditu kristauak, ez dezateka yaramonik egin; bainan Leku- ko agintariak deitzen baditu, orduan bai men egin deza- tela eta arek esaten duena bete dezatela. Ori ozenki esan zuan txinar apaiz yaunak. Eta manda- rinak Ah! bat erantzun zuan eta besterik ez. 89
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz