BCCPAM000R15-1-05000000000000

Atozkit Laguntzera. Eta ik ez dek pekaturik; pekatu os0a, nerea eta nerea bakarrik izango dek, nik artzen diat erantzukizun 00a nere gain Jaungoikoaren awvrean. Ganera agintari naizen aldetik, ere, agintzen diat nert Laguntzeko. Baietz erantzun zion bertan bera Faltsoak. Eta Satanas pozik gelditu zan, dana irabazirik zeu- kalakoan. Surrumurruak ziran kristauen artean Txang Te-fan'ek traizioa egin zigula guztioi; eta Mixioko eta kristaudi- ko itzisil (sekreto) guztiak Luzifer'eri esan zizkola. Bagenduan gure bildurra...!! Bainan orra, Eguberriak baino iruzpalau egun leenago Txang Te-fan ifion ere ez zan ageri. Ifork ere ez zekian nora ies egina zan... Eta Satanas buru makur gelditu zan. TXINAR APAIZ MIXIOLARI, URIAN ZEGOENA Sortzez Garbiaren yaietako mezatara etorritako Ma- Lin'go kristau batek, ango irakaslearen eskutitza eka- rri zidan, laterri-mutillak alde orotan esan eta esan zebiltzela errentarik ez emateko eta ez emateko. Eta beste urteetan gutxi ematen bazuten ere, eurten ori ere ez zala erraza izango; eta agian, ezer eman ga- be amor egingo genduan ala ez? On izango zala, supermandarinari galdetzea eta ola Ziurrago yokatuko genduela. Ola Ma-Lin'go kristau batek; Sortzez Garbiaren yaie- rako etorri zanak, ekarri zuan eskutitza. Yaia igaro-ta, biaramonean berean supermandarinagana yoateko erabakia artu nuen; eta orra Mixioko ateetatik atera banintzan atera, arin-arin datorkit agure bat kristaua, Vang Yin-fou izena zuena. 87

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz