BCCPAM000R15-1-05000000000000

1.946 URTEKO IRAULTZA SAN SHELIPU'N Lenengo ikaskizunean, bein edo beste baino geiagotan idatzi nuan, 1946 urtearen azken aldean iraultza andia izan zala King-yang'o urian eta uriko ingurumaritan. King-yang'o urian nintzala idatzi nuan ori. (Ikus 25 eta 37 eta 38 orridealdeak eta abar). Bainan orduan, iraultza gertatu zanean alegia, ez nen goen ni King-yang'nen San-shelipu'n baino. Ba emen ipifi nai dizut, geigarri bezela, orduan San- 4elipu'n yazo zana. 1946 urteko Azaroaren azken aldean, eskutapen eta mis terioz beterikako gizona agertu zan Mixioaren inguruan. Laterri-ofizinak Mixioaren aurre-aurrean zeuden eta areitan agertu zan misteriozko gizon ori. Txina'n, laterri-ogipide dutenak, laterri-ofizinetan bertan bizi oi dira, bertan lo, bazkaldu eta yan ere, eta bizi ere an egin oi dute. Eta misteriozko gizon orrek, ere, laterri-ofizinetan lo, bazkaldu eta bizi egiten zuan. Ez genekien, egiazko aginterik ba ote zuan. Bainan bai, balu bezala zebillela eta yokatzen zuela. Ogipidedun guztien artean laster ollartu zan eta guz- tiei agintzen zien. 81

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz