BCCPAM000R15-1-05000000000000
1952'KO EPAILLAREN 22-AN Sia deritzaiona eta nekazarien batzar-buru orain ar- te izana, berriz ekarri dute yendeketaren aurrera; eta berriz, ere, salaketak egin dizkio yendeak, eta berriz, ere, bultzaka erabilli dute alde batetik bestera; eta berriz, ere, espetxera eraman dute; eta, aurrerontzean, ezin izan ditekela nekazari batzarraren buru, esan dute. 1952'KO EPAILLAREN 27-AN Gaur yendea, Sia deritzaion nekazari-batzarburuaren etxeko tresnak: maiak, aulkiak, sillak, eta nekazari-bat zarreko etxera eramaten, ber-berak landa eta lurren uga- zabai kenduak eta artuak dirala-ta. Mao TSe-ton'ek, ez bakarrik, gidari politiku eta mi- litarra izatea nai-nai du; baita erlijio-gidari eta uz- kurtz-irasle, ere, izatea irrikatzen du biotz-biotzetik. Ola aitormen-sakramentua irasi eta sartu du bere po- litikan, bere agintaritza indartzeko eta gogortzeko. Aita batek, bere seme-bizimoduaren berri eta onek egiten dituan irabazpenak eta galpenak, bai omen dakiz- ki. Erlijiosoen Ordenetako Nagusiak, ere, gauza guztiak dakizkite eta erlijioso guztiei agintzen die. Ola Mao T4se-tong'en komunist-alderdiak, ere, menpean eduki nai ditu guztiak, dana yakinez eta dana aginduz eta abar... Bainan ola eginez, ez du ondo egiten, gaizki baizik. Ba dana yakitea nai du, yendeei laguntza geiago eta aun- diagoa eskatzeko, zerga gogorragoak ipintzeko. Yakin nai ditu ondo yende guztiak, danak eskupean idukitzeko, iffor ere ez dedin ausartu aren aurka ibilt- zera, ez da aren aurka itz egitera eta abar... 72
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz