BCCPAM000R15-1-05000000000000
Nik otoiak egiten yarraitzen det; eta gero irten eta yoaten danean, buruak makurtu-ta, eta parre pizka bat eginaz, agur egin diogu alkarri... Beste batez ere, atera naiz elizaren aurrera; eta an- txe dakuskit, eliz-patioan taldetan, erizainak isil-isi- 1ik izketan bata bestearekin belarrira. Eta andik banoa ere kanpoko ate aundiaren aurrera eta petxa-ofizinetakoak, moltzo batean bere ofizinetako atee tan, isil-isilk izketan eta misterioz baterik... Dana izupean eta beldurpean...!! Uriko karrikak eta yende guztiak, danak beldur-ikara- pean...°! 1952 EPAILLAREN 16-EAN Erizainak, guztiak gela batean bildurik, diru-kontuak ateratzen eta garbitzen komunist-alderdiaren iruzpalau kide, aurrean, entzuten eta begira dituztela. Eta geroxeago, banoa ere Mixioaren ate-aurrera eta petxa-ofizinetako mutillak, aurpegi illun-illunez eta buruak makur-makur, beste norabait dijoaz... 1952'"KO EPAILLEREN 21-EAN Zenbait urtez nekazari-batzarraren buru izan dana, orain duelako denpora gutxi arte, eta Sia deritzaiona, pizarra beltzean idatzi dutenez, erri xee, apalak yo eta bultzaka erabilliz ondoren, espetxera sartu dutela. (Gizon onetaz leku askotan idatzi dut nere lenengo ikas- kizunean). Lapurketa gaiztakeria izan duela; bainan ez duela aitortu nat. Gakdetuz ez duela itzik erantzuten. Beraz espetxera sartu dutela. 71
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz