BCCPAM000R15-1-05000000000000
Gogoratzeaz bakarrik, txorabioa eta gorputz-ikara da tozkit...!! Nori-nai eta noiz-nai, batez ere Sanshelipu aldera yoaten naizenean, asko eta asko il direla, bere burua erail dutela laterri-ogibide dutenetatik, entzuten det kristauen artean... Ez dakit zeinbat; eta ez naiz ausartzen ere inoiz eta inon galdetzera...!! Garbikuntza onegatik erri-mutillak edo laterri-gizo- nak beldur-beldurrez dabiltza. Nik ikusi dedanez, alkarri isil-isilik belarrira itz egiten diote. Zer dala-ta?Beren bakoitzaren auziaz itz egiten omen dute. Au da, nork daukan auzia eta nolakoa dan eta nola konpondu diteken. Edo baten batzuk aitortzen elkarrekin...? Aurreko III Atalean, 59 eta 60 orrialdetan esan dut, nola Mao Tse-tong'ek sartu duan bere politikan kristauen aitormen-sakramentua bere agintaritza indartzeko eta gogortzeko. 1952'KO EPAILLAREN 15-EAN Goizeko bederatziak inguru, ni eliza-aurreko luzeeran, alde batetik bestera ene otoitzak egiten nabillela, Bo--° nobikla uriko komunist-alderdiaren Zuzendaria, aurrean esan dudan bezala, orrera etorri da leenago gure sukaldea zan etxe orrera, orain erizainek erabiltzen dutenera. Ortxe dago eri andi, bere burua erail nai izan duan petxa-ofizinetako mutil bat. Bonrobikla gizon gora da eta betaurreko andi batzukin geldi-geldiro dabil gaur, sorbaldak apur bat aurrerantza makurturik, azta aundi baten azpian balego bezala. Mutil betek laguntzen dio. Gaixoaren egon-lekuan zati luzean egon da. 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz