BCCPAM000R15-1-05000000000000
uri barrukoak, dirala uritik kanpoko errietatik eta ne- kazarien soloetako lur-zuloetatik etorri diranak! Danak arin-arin dijoaz batzarrera, kanpaia entzun be- zin laster. Beldurrak bultz egin-da bezala, azkar eta arin oi dabiltz... Beldur eta arin yoate ori kutsatu egiten zaizkie al- karri eta guztiei; arnasa ezin artuz dabiltzala ematen du. Eta laterrian ogibidedunekin batera, ogibiderik ez dutenak ere bai; esaterako, nekazariak eta sal-erosleak eta esku-langilleak eta abar, mota orotariko yendeak, ba garbikuntza onetan danak garbitu bear dira. Eta ilabeteetan, goiz oro, yoango naiz kanpai aundia- ren durundi tristea entzuten; eta gizonak eta mutillak, itoka bezala, batzarrera doaztela ikusten... Eta gero batzarretik irteten diranean, or datoz guz- tiak, laterrian ogibide dutenak eta ez dutenak nasturik eta bat eginik. Danak, begiak baturik, erlijio-giroan bezala, erli- jiozko ezkutapenez inguraturik eta aserik, alkarrekin isil-isilik itz egiten dutela. Dana, yendeak eta kaleak, beldurpean eta izupean...!! Egun batez, ni ere beartu ninduten batzarrera yoate- ra eta yoan bear eta yoan nintzan. Egun artan batzarra ez genduan plazan egin, inguruan bizitzeko zenbait lur-zulo zituan patio batean baizik. Batzarra zuzentzen zutenak, erri-nekazarien artetik irtendako lau edo bost gizon gazte, komunist ziranak; eta guztien gain, Bonrobilla, dagoneko ezagutzen duguna. Aurren-aurrena, lur-zulo areitako batetik gizon nai- ko gaztea atera zuten loturik, errundun aundia balitz bezala. Ingurumari areitako sendi aberatsena, negarrez ager- tu zan. Egun artan ori zan ogendunik aundiena. 66
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz