BCCPAM000R15-1-05000000000000

III. Atala A. Aitormena Onezkero, argi ageri da, Mao T4e-tong'ek aitormena sartu duela eta sartu nai duela Komunisten agintaritzan. Aurrexean agertu dan bezala, Si-{eng-txen'dik etorri- tako komunisten lendakariak, erri-gizonek, agirian, aitor tu bear dutela egin bide duten gaiztakeria, esan zuan i bein edo beste baino geiagotan. Eta aren ondoren, uriko bertako komunist agintariak bere pekatuaren agiriko aitormena egin zuan, danen au- rrean. Ala ere, neri ez zidaten esan, agiriko aitormena egin bear nuanik. Isilleko aitormena egiteko esan zidaten. Ez naiz bein ere aztuko, ni Txina'tik bai bota edo ez bota erabakitzen ziardutela, nerekin ar-eman naiko onak zituan agintari bat, neregana etorri zitzaidala; eta ea aitortzea nai ote nuan, galde egin zidala. Bainan, oraingo onetan, ez zan agiriko aitormena egi- tea, isilleko aitormena egitea zan: berarekin edo beste edozein agintarikin egin nezakela, esan zidaten. Ez zute- la ezer ere esango: dana isil-isillean geldituko zala. Artu nai nindutela Txina'rako. Bainan, orretarako az- terketa eta aitormena egin bear zala lenengoz. Artu nai izateko ziorik garrantzitsuena, ni urte asko egona nintzala eurekin eta euren menpean, euren aginduak betetzen. 61

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz