BCCPAM000R15-1-05000000000000
Edo obeto esateko, nola alako gizonak lotsa pizka bat ez aldute, edo barruan konzientzi pizka bat ere BL. ..7: Zer edo zer beintzat, biotz-barruan eta arpegian eta begietan...?!! 1951 LORILLAREN 16-EAN Eguerdian, irurak igaro-ta, bazkaldu dugu lenengo al- diz sukalde berrian, guztiok edo laurok batean, txinar gari-irinezko fideok eta lur-sagar batzu eta berakatz- orriak. Aita Santuaren Ordezkariaren galdera batzu artu di- tut korreoz. Galdera bat, ea Mixioak, aren etxeak alegia, agintari gorriek artu ote dituzten. Ez da esan bearrik, nolako izan dan ene erantzuna. Gainera ni Mixio'ko etxeetatik bota eta sakristira sartu nauten ezkero, ez dakit: a) Alde batetik, askatasuna izango ote dedan kristauen etxeetara yoateko, mixio egitera. b) Ez dakit ere beste aldetik, ni nagoen bezala ikustean, kristauak ez ote diran bildurtuko. Eta beldurragatik, mixiorik nai izango duten ere; eta deituko nauten ala ez. d) Eta deitu gaberik yoan ezkero, pozik artuko nauten ala ez. e) Yaietan mezatara etortzen badira ere, ez daukat etxe bat ere kristauak artzeko eta lo egin dezaten emateko, ezer bage gelditu bait naiz. f) Oraindik ez dut ezer txarrik entzun kristauetaz. De- nak yarraitzen dute sinismenean, zintzo eta sendo. Leenago esan zan zer edo zer, bi sendi kristauetaz, agintari gorriak yoan zitzaizkiela eta kristau izatez uzteko esan zietela. 47
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz