BCCPAM000R15-1-05000000000000
Orregatik erriari esanaz, aiek iltzea bearrezko dala eta yende askoen aurrean bere burua garbitu nai izanaz. 2) Laterritik at eta atzerrietan eta ludi osoan ospetsu eta izen aundiko egiteko bere burua. Pekingo ingles egukariak itz oneik ipini ditu Mao'en aoan: The war has educaed the people and the people wil vin the war as wel as peace and progres. Euskeraz: gudak erria ezi oi du eta erriak irabazi oi du guda eta berdin pakea eta aurrerapena. 1951 LORILLAREN 14-EAN Bai min aundia artzen dudala biotzean, Mixio'ko tras- te eta gauza guztiak elizabarruan, danak naasirik iku- Siz. iad Arratsaldean agure argina etorri da, guri sukalde be- rria egitera eliz-osteko etxetxo barruan. 1951 LORILLAREN 15-EAN Goiz-goizetik, argi urratzean, agure argina etorri zaigu; eta Mixio'ko lau lagunok lagundu-ta, eguerdirako sukalde berria bukaturik degu. Eliz-osteko etxetxo orretan, sukaldeaz gainera, txi- nar oia edo Kang dago, Mixio'ko iru serbitzariak lo egi- teko. Nik sakristian lo egin oi dut. Arriturik, edo obe arritasunez mututurik gelditzen da bat ikusiz, nola alako gizonak izan ditezken eta nola artu ditzaketen etxeak eta baratza eta patioak, guri ezer utzi bage... Eta nola yan ditzaketen zugaitzeko fruituak, yabearen beraren aurrean eta arpegian, iztxo on bat ere esan ga- be, sekula-sekuletik bere-bereak izan balira bezala...? Pertsonaren barrunbea ainbeste bidekatu edo galdu ote diteke...?!! 46
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz