BCCPAM000R15-1-05000000000000
Goizean bertan, amaikak baino leenago, armarioak eta apaletegia eta maia eta estufa biak eta abar, eliz-bu- rrura eramanak ditugu. Laster baratzera goazela, korreokoak etorri dira; eta zuzendaria luzaro egon da nerekin izketan eta itz egin, ere, egin degu Mixioaren arazo onetaz; oso Mixioa- ren alde dago eta agintarien aurka. Bi liburu eraman ditu yoatean, nik eman-da: Jesukris- toren bizitza eta Yao-hLi ven-ta (Galdera eta erantzunak bearrezko dan ikaspidean). Arratsaldean sakristia antolatzen ibilli naiz nere bizitzarako. Ez da lan zailla, txikia da-ta. Leio estu, luze bat badu. Gau oro leioa idekirik euki-ta ondo lo egin dut. Eguzkia ostendu baino leen, elizaurreko patioan nabi- llela, inoiz baino ere politagoa eta ederragoa iruditu zait Mixioa bere elizarekin eta etxetxo ugariekin. Ala ere utzi bear...!! Agur egin bear...!! Noiz arte...??!! ONDO OARTU Mixioaren auzi onegatik, bein baino geiagotan yo dut emengo agintariakana. Ez naute entzun. Ez didate yaramo- nik egitea nai izan. Mao Tse-tong'ek Konrea'ko guda nai izan eta asi eta egin du: 1) Txina barruan komunist-efejimen gorria indartzeko eta gogortzeko; gudaren aitzakiz bere etsaiak ilarazteko; geiago eta obe, bat ere bizirik ez uzteraino. Eta erriari sinetsiarazteko, aberria aldeztearren iltzen dituala, ez bere etsai edo komunismoaren etsai direlako, aberriaren etsai diralako baizik. Aiek bizirik utzi ezkero, egunen batez aberriaren aurka yeikiko dirala eta ola aberria arriskuan yartzen dala. 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz